Francisco Basterretxea

Francisco Basterretxea Zaldibar (Bermeo, 1886ko uztailaren 18a - Madril, 1975eko abenduaren 9a) euskal herritar politikari eta abokatua izan zen[1].

Francisco Basterretxea


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 12a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBermeo1886ko uztailaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1975eko abenduaren 9a (89 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia aldatu

Valladoliden eta Granadan zuzenbidea ikasi ondoren, abokatu eta Banco de Vizcayaren sukurtsal baten zuzendari moduan lan egin zuen.

Autonomia Biltzarraren kide, Euskal Herriarentzako Sortaraua sortzeko lan egin zuen. 1931 eta 1933 artean diputatu eta, gero, Auzitegi Konstituzionalaren kidea izan zen.

Itsas-gaietan aditua, 1929an Bermeoko portua babesten duen olatu-horma eraikitzeko lan egin zuen; 1932an Eusko Tostarteko Bazkuna sindikatuaren sortzaileetako bat izan zen; 1922 eta 1936 arten Eusko Ikaskuntzaren itsas-biltzarrean parte hartu zuen.

Gerra Zibilean hasieran Frantziara, gero casablancara eta 1942an Buenos Airesera erbesteratu zen. Galeuzca eta Alderdi aldizkarietan kazetari moduan lan egiten ari zela, 1946 eta 1952 artean bertoko euskal delegazioa zuzendu zuen. 1952an itzuli zen. Fernanda Artzadun ezkondu eta bere semeetako bat Nestor Basterretxea eskultorea izan zen.

Lanak aldatu

  • Dictamen y contribución al anteproyecto del Congreso de Pesca Marítima Vasca (1923)
  • El problema del arrastre. Soluciones posibles (1925)
  • Función de las cofradías y su relación necesaria (1928)

Erreferentziak aldatu

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia Francisco Basterrechea Zaldíbar. .

Kanpo loturak aldatu