Frances Marion, izen osoa Marion Benson Owens, (San Frantzisko, Kalifornia, 1888ko azaroaren 18a - Los Angeles, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1973ko maiatzaren 12a) kazetaria, idazlea eta zinema gidoigilea izan zen. XX. mendeko emakume gidoigilerik hoberenetakoa.

Frances Marion

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1888ko azaroaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles1973ko maiatzaren 12a (84 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Fred Thomson  (1919 -  1928)
George W. Hill  (1930 -  1933)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, idazlea, zinema aktorea, aktorea, film-zuzendaria eta film screenwriter (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Francis Marion eta Frank M. Clifton

IMDB: nm0547966 Allocine: 48757 Rottentomatoes: celebrity/frances_marion Allmovie: p101262 TCM: 122326 TV.com: people/frances-marion
Find a Grave: 157241913 Edit the value on Wikidata

Lehen Mundu Gerran gerra kazetari gisa egin zuen lan. Los Angelesa itzulitakoan, Lois Weber Productions konpainiak (Lois Weber emakume aitzindariak eramana) kontratatu zuen gidoietan parte hartzeko.

Frances Marion izenpean gidoi andana idatzi zituen Mary Pickford zinema izarrentzat, baita 20ko zein 30eko hamarkadetako beste aktore askorentzat ere. 1930ean, The big house filmarengatik Oscar jaso zuen lehen emakumea izan zen. 1932an berriro irabazi zuen The Champ filmarengatik.

Urte askotan MGM estudioetarako lan egin bazuen ere, 1946an Hollywoodetik joan zen antzezlan eta eleberriak idazteko nahian.

Filmografia hautatua aldatu

  • The Little Princess (1917)
  • Rebecca of Sunnybrook Farm (1917)
  • Anne of Green Gables (1919)
  • The Toll of the Sea (1922)
  • Stella Dallas (1925)
  • The Son of the Sheik (1926)
  • Bringing Up Father (1928)
  • The Wind (1928)
  • Their Own Desire (1929)
  • The Rogue Song (1930)
  • Anna Christie (1930)
  • The Big House (1930)
  • Min and Bill (1930)
  • The Champ (1931)
  • The Secret Six (1931)
  • The Prizefighter and the Lady (1933)
  • Dinner at Eight (1933)
  • Camille (1936)
  • The Poor Little Rich Girl (1936)

Liburuak aldatu

  • Minnie Flynn (1925)
  • Valley People (1935)
  • How to Write and Sell Film Stories (1937)
  • Molly, Bless Her (1937)
  • Westward The Dream (1948)
  • The Powder Keg (1953)

Kanpo estekak aldatu