François Girardon

eskultore frantziarra

François Girardon (Troyes, Frantzia, 1628ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1715eko irailaren 1a) frantses eskultorea izan zen.

François Girardon

Bizitza
JaiotzaTroyes1628ko martxoaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1715eko irailaren 1a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Catherine Duchemin (en) Itzuli  (1657ko urriaren 22a -
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)François Anguier (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
MugimenduaKlasizismoa
Barrokoa

Biografia aldatu

François Anguierrekin ikasi ondoren, Erroman osatu zituen ikasketak. Versaillesko jauregirako egindako apaingarri-multzoengatik da batez ere ezaguna.

Lehenagotik egin zituen zenbait lan, Sarazinen tankerari jarraituz, baina berrikuntza eta originaltasun handirik gabeak, ofizialismoaren baitakoak. Versaillesen lanean hasi zenez gero asmatu zituen forma berriak eta hartu zituen garai hartako joeren ezaugarriak, adibidez, Apoloren galeriarako egindako lanetan. Le Brunekin lan egin zuen lorategi haietan. Teknika eta estilistika berezia eta dotoretasuna ageri du Apollon servi par les nymphes (1666-1675) multzoak, eta Poussinen eragina nabarmentzen da bai lan horretan bai Ninfen bainua (1670 ing.) eskulturan.

Versaillesko lanez gainera, oroigarrizko monumentuak egin zituen, besteak beste, hauek: Richelieuren hileta-monumentua (1675-1677), Sorbonako elizan; Parisko hiriaren eskariz, Luis XIV.aren zaldi gaineko estatua (Frantziako Iraultzan desegina).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Girardon  

Erreferentziak aldatu