François Faurie

politikari frantziarra

François Faurie, okzitaniera arautuan Hauria edo Fauria[1] (Baiona, 1785eko martxoaren 9a - Tarnose, 1869ko martxoaren 14a) tratulari eta politikari lapurtarra da.

François Faurie
Q59710878 Itzuli

1834ko irailaren 18a - 1837ko urriaren 3a
Bizitza
JaiotzaBaiona1785eko martxoaren 9a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTarnose1869ko martxoaren 14a (84 urte)
Familia
AitaPaul Faurie
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris

Paul Faurie eta Jeanne Cabarrus François Cabarrus bankari ospetsuaren arrebaren semea zen. Baionan bertan aritu zen merkatari, bere familiak aspalditik egiten zuen bezala[2].

Karrera politiko laburra aldatu

Bere hiria ordezkatzeko Legebiltzarrerako diputatu hautatu zuten 1834ko irailaren 18an 1837 arte[3] orduan Behe Pirinioak deitzen zen departamenduko 2. barrutitik. 238k zuten boto emateko eskubidea eta 180k parte hartu zuten; haietatik 93k egin zuten Faurieren alde eta 36k Michel-Charles Chégarayren alde. Oposizioaren eserlekuetan kokatu zen[4]; berarekin bat egin zuen, adibidez 1835eko iraileko legeen edo "Xehatze legea" deitu zenaren kontra.[5]

Hauxe izan zen bere legegintzaldi bakarra.

 
François Faurie etorbidea Baionan; ezkerrean Maurice Ohana eskola.

Kalea Baionan aldatu

Baiona jaioterriak karrika bat bere izenaz bataiatu zuen[6] San Leon auzoan. Bertan Maurice Ohana Lehen Hezkuntzako eskola publikoa dago.

Bibliografia aldatu

  • Dictionnaire des parlementaires français (1789-1889); berari buruzko oharrean "François-Marie-Antoine Faurie" izen okerra azaltzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons liburuan (Radio País, 1992, Paue) latinezko fabrica hitzak okzitanieraz hauria (gaskoieraz arruntena) edo fauria (beste hizkeretan) eman zuela azaltzen du. "Burdinola" esan nahi du.
  2. Beste aldetik, Baionan XV. mendetik behintzat Faurie deitura dokumentuetan ageri zaigu: Johanine de Faurie. Iturria: Ací Gasconha elkartearen Racines: Bayonne par ses rues, Abacus Edition, 2000
  3. Ohar biografikoa Biltzar Nazionaleko webgunean.
  4. "Uztaileko monarkiaren" garaiak izan ziren; Orléans etxearen aginduz Victor de Broglieren agintaldia, "Fieschiren atentatua" edo Thiersen gobernuaren hastapenak ikusi zituen
  5. Édouard Ducéré: Dictionnaire historique de Bayonne, 1911-1915, Baiona; 2 liburuki.
  6. Ofizialki Avenue François Faurie.

Ikus, gainera aldatu