François-Auguste Biard

margolari frantziarra

François-Auguste Biard (Lyon, 1799ko ekainaren 29a-Samois-sur-Seine, 1882ko ekainaren 20a) margolari frantses ospetsua izan zen. Bidaia asko egin zuen eta bere margolanetan esperientzia horiek jaso zituen; horregatik, oso obra exotikoa egin zuen. Estiloaren ikuspuntutik erromantikoa zen.

François-Auguste Biard

Bizitza
JaiotzaLyon1799ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaFontainebleau1889ko ekainaren 20a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Léonie d'Aunet (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole nationale supérieure des beaux-arts de Lyon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Lyon eta Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoagenero-margolana

Musicbrainz: f9bb0648-2b06-4f03-a47f-37de69c2e28c Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Lyongo Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, besteak beste, Pierre Révoil eta Fleury Richardekin. Mundu osoan zehar bidaia asko egin zituen: Ekialdea, Laponia, Brasil. Bidaia horiek bere lanerako inspirazio iturri izan ziren. Ondorioz, bere obrak exostismoz beterik zeuden. Artistaren beste ezaugarria umorea zen; hori ikus daiteke "Lorategian" margolanean, adibidez.

1840ko uztailaren 23an, Parisen, Léonierekin ezkondu zen. Bikotean gauzak ez ziren ondo joan eta 1843tik 1850 arte, Léonie Victor Hugoren amorantea izan zen. 1845ko uztailaren 5ean, Hugo eta Léonie harrapatuak izan ziren hotel batean. Hugo libre gelditu zen baina emakumea Saint-Lazaren atxilotua gelditu zen. Bi hilabete ondoren, komentu batera eraman zuten. 1855an dibortziatu ziren.[1] Emakumea, Léonie d'Aunet (1820-1879), idazle eta bidaiari ezaguna izan zen.[2]

Biarden lan ezagunena Versaillesko jauregian ikus daitekeen Esklabotzaren Abolizioaren Aldarrikapena Frantziako kolonietan, 1848ko apirilaren 27an (1849) izan zen. Gai historiak eta exotikoak aparte, lan mitologikoak eta literaturan oinarritutakoak landu zituen.[3]

Estiloa aldatu

Haren lanen aurrean ez dago erabateko iritzi bat. Lan batzuk oso ezagunak izan ziren eta erakusketa ugari egin zituen, baina kritikari batzuek bere lanak oso esageratuak ikusten zituzten. Esan da baita ere bere margolaritza oso hotza dela. Batzutan azaltzen zuen umorea ere ez zen oso ondo ulertua izan.

Sariak aldatu

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François-Auguste Biard