Foru-zuzenbide

Foru zuzenbide» orritik birbideratua)

Foru-zuzenbide, foruetatik datorren legediari deritzo. Tokiko edo berezko zuzenbide-motatzat hartzen da.

Espainian, orokorrean, arrazoi historikoak direla medio, eskualde, probintzia edo erkidegoetan existitzen den foru-zuzenbide pribatua izendatzeko erabiltzen da. Gehienbat, sendi-, oinordetza- eta jabetza-araubideari buruzkoa da, eta, ez hainbeste, betebehar eta kontratuei buruzkoa. Izena, Kode Zibilean bilduta dagoen Espainiako Estatuko zuzenbide erkidearen oposizioz erabiltzen da. Foru-zuzenbidea, lurralde-mailan, Aragoi, Katalunia, Balear Uharteak (uharte bakoitzean bere berezitasunak dituen arren), Galizia, Nafarroa Garaia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, Valentzia (oso murriztuta) eta Extremadurako herri batzuetan aplikatzen da (Baylíoko Forua bezala ezagutzen dena, azken kasu honetan).

Egungo Hego Euskal Herriko herrialdeetako foru-berezitasunak, Espainian, egun, foru-sistemak dituzten bakarrak dira, legedi pribatutik harago doazen berezko zuzenbideak biltzen ditu.

Aurrekariak aldatu

Izena, foru hitzetik dator, Erdi Aroan, herri bakoitzeko ohiturak, erregeek herri bakoitzari emandako pribilegioak eta toki bateko basailuak, aitoren seme-alabak eta elizjendeak atxikitzen zituen arauak biltzen zituen zuzenbide-estatutuak zirenak. Biztanleen eta erregearen arteko itun irmo bat zen, baita, hedapenez, herri edo eskualde zehatz bat eraentzen zituen legeak ere. Oso banatutako zuzenbidea zen, non hiri zehatz bat bere zuzenbideak eraentzen zuen.

Izen horretatik sortu zen foru-zuzenbidea, ondoren, lurralde batean modu zehatzean jaurtzen duen zuzenbideari aipamen egiteko erabili zena.

Ohi, foru-zuzenbideak foruak ezartzen ziren lurraldeak baino lurralde zabalagoetan jaurtzen zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo-estekak aldatu