Forth Bridge, Forth Rail Bridge edo Forth Railway Bridge (euskaraz: «Forth Zubia») Eskoziako ekialdean dagoen Fortheko fiordoa zeharkatzen duen trenbide zubi bat da, ezkerraldean Forth Road zubi esekia ibilgailuentzako zubia duelarik. Forth Bridge zubia Edinburgh hiriburutik 14 kilometro mendebaldera dago. Zubiak Edinburgh hiriburua, Perth hiria eta Fife eskualdea elkarlotzen ditu. A mailako eraikina izendaturik dago eta 2015 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Forth Bridge
Forth Bridge
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaEdinburgoko Hiria
Koordenatuak55°59′54″N 3°23′15″W / 55.9984°N 3.3876°W / 55.9984; -3.3876
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1890
Inaugurazioa1890eko martxoaren 4a
Izenaren jatorriaFortheko fiordoa
Erabileratrenbide-zubia
Arkitektura
DiseinatzaileaSir John Fowler, 1st Baronet (en) Itzuli eta Benjamin Baker (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaSir John Fowler, 1st Baronet (en) Itzuli
Materiala(k)altzairua
Dimentsioak110 (altuera) × 46 (kalatuaren tartea) × 2.528,7 (luzera) m
Gurutzatzen duFortheko fiordoa
Eramaten duEdinburgh to Aberdeen Line (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iv)
Erreferentzia1485
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2015 (XXXIX. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Zubia eraiki aurretik ferriak aritzen ziren fiordoaren alde biak lotzen. 1850an trena pasatzeko ferri berezia diseinatu zuen Thomas Bouch arkitektoak, baina 1865 urtean Stephenson eta Toner arkitektuei zubi bat diseinatzeko eskatu zitzaien. 1879an Tay fiordoko zubia erori zenean asmoak bertan behera utzi ziren.

1882an egitasmoa berriz hartu eta Sir John Fowler eta Sir Benjamin Baker arkitektoen diseinuarekin zubia eraikitzen hasi ziren. 1890ko martxoaren 4an Galesko printzeak inauguratu zuen, gerora Eduardo VII.a Erresuma Batukoa izango zenak.

Bigarren Mundu Gerran hegazkin alemaniarrek Edinburgh eta inguruak bonbardatu zituzten baina zubiak ez zuen kalterik jasan. 1990 hamarkadan hainbat berriztatze lan egin zitzaizkion, trenbidea konponduz eta argi-indarra gehituz. 2015eko uztailaren 5ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu