Greziar mitologian Foroneo (antzinako grezieraz: Φορωνεύς), Peloponesoko errege bat zen, Inako ozeanida eta Meliaren semea.

Foroneo
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaInako
AmaMelia (en) Itzuli, Colaxe (en) Itzuli eta Argeia (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Laodice (en) Itzuli, Cerdo (en) Itzuli, Teledice (en) Itzuli eta Cinna (en) Itzuli
Seme-alabakLyrcus (en) Itzuli, Apis (en) Itzuli, Niobe (en) Itzuli, Iasus (en) Itzuli, Europs (en) Itzuli, Agenor (en) Itzuli, Pelasgus (en) Itzuli, Aegialeus (en) Itzuli, Car (en) Itzuli, Chthonia (en) Itzuli, Clymenus (en) Itzuli, Phthia (en) Itzuli eta Sparton (en) Itzuli
Anai-arrebakAegialeus (en) Itzuli

Herrialdeko biztanleak bildu eta zibilizatu zituen, ordura arte basatiak eta noraezean zebiltzanak, sua nola egin erakutsi zien (Prometeok lapurtu ondoren deskubritu zuen lehen gizona izan zen), Heraren gurtzan sartu zituen, eta eurentzat, Foronea hiria eraiki zuen, bere bilobak Argos bezala bataiatuko zuena.

Hiri bat eraiki zuen lehen gizona izan zen, eta Zeusek beste gizaki batzuen errege izateko baimena eman zion jainkoekin hain pietatetsua izateagatik, bereziki Herarekin, nori tenplu bat eraiki zion. Foroneoren erregealdian izan zen Hermesek gizakiei hizkuntza ezberdinak irakatsi zizkien garaia, ordura arte amankomuneko hizkuntza bat hitz egin baitzuten. Baina honegatik, Eris (ika-mika), hilkorren artean bizitzen jarri zen, nazio ezberdinetan banatuz.

Laodize edo Zerdo lamiarekin ezkondu zen, norekin Niobe, Apis eta Kar izan zituen, nortzuri, beste egile batzuk, Apolodoro eta Paterniok bezala, Lirko eta Ktonia gehitzen dizkieten. Likaon, Esparton eta Europsen aitatasuna ere ematen zaio.

Euripidesek, baina, bi emazte ematen dizkio: lehenarekin, Peito izenekoa, Egialeo eta Apiaren aita izan zen, eta bigarrenarekin, Europa, Niobe izan zuen. Helanikok, hiru seme izan zituela dio (Pelasgo. Iaso eta Agenor), erresuma banatu zutena euren aita hil zenean.

Pliniok, Greziako erregerik zaharrenaren titulua ematen zion, egile jakinik gabeko olerki batek, Foronides izenburukoa hilkorren aita deitzen duen bitartean.

Beragatik, Argoseko biztanleek orokorrean, eta, bereziki, Anfiarao eta Adrastok, Foroneidak epitetoa jaso zuten.

Kanpo estekak aldatu