Forma geografikoak edo geografia ezaugarriak lurraren azaleran dagoen unitate geomorfologikoak dira, bata bestetik erabat bereizgarriak, hala nola mendiak, muinoak, arkaitzak, leizeak, bailarak, lautadak, badiak, penintsulak eta baita itsaso eta ozeano arroak ere. Ez dira, ordea, geografia ezaugarriak gizakiak egindako egiturak (portuak, hiriak, ubideak), ez eta klimak eta landarediak moldatutako paisaia eta habitatak (basamortuak eta basoak). Forma geografikoak barne eragile geologikoek sortzen dituzte, eta kanpokoek (glaziarrek, haizeak, ibaiek, itsasoak) moldatu, modelatze geologikoa deitzen den prozesuan.

Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak aldatu