Fonioa, labore gisa hazten diren Digitaria generoko bi landareri esaten zaie Mendebaldeko Afrikan lantzen direnak. Artatxikiaren itxurako landareak dira, baina aleak txikiagoak dituzte[1].

Fonio
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaPaniceae
GeneroaDigitaria
Espeziea Digitaria exilis
(Kippist) Stapf

Fonioak zapore atsegina du[2].

Fonio izena woloferako foño hitzetik dator eta Europako hizkuntzetara frantsesaren bidez iritsi da[3].

Europako Batzordearen 2018ko abenduko erabaki baten ondoren fonioa Europan komertzializa daiteke elikagai berri gisa[4].

Fonio-motak aldatu

Fonioak bi mota nagusi ditu: fonio zuria eta fonio beltza.

Fonio zuria, Digitaria exilis, Mendebaldeko Afrikako sabanetan hazten da. Ez du glutenik eta zuntz-iturri oparoa da. Halaber, azkarren hazten den zerealetako bat da, sei eta zortzi asteren buruan heldutasunera iristen baita. Hortaz, elikagai egokia da. Fonio zuria ahiak, kus-kusa, ogia eta garagardoa egiteko usatzen da.

Fonio beltzak, Digitaria iburua, antzeko ezaugarriak ditu eta Nigerian, Togon eta Beninen hazten da nagusiki.

Produkzioa aldatu

2019. urtean 920.000 ha fonio landu ziren Mendebaldeko Afrikako 9 estatutan eta guztira 700.000 tona bildu ziren. Ginea da produktorerik handiena eta guztiaren % 80aren bueltan ekoizten du[5]

Lanketa aldatu

Fonioa klima lehorretan hazten da eta ez du ureztatzea behar; izan ere, erregio hezeetan ez da egoki hazten. Hareaz edo harriz osatutako lurzoru probetan ereiten da[5]. Hazkundek 70 eta 130 egun bitartean irauten du barietatearen arabera. Karbonoa finkatzeko landare egokia da.

Uzta biltzeak eskulan asko behar du eta hazten den tokietan familia osoak hartzen du prozesuan parte. Gizonezko eta mutilek igitai bidez mozten dute landarea eta, segidan, emakumezkoen azaotan biltzen dituzte. Larrainean olanak zabaltzen dira eta horren gainean eultzitzen dituz azaoak emakumezkoak gainetik ibilita.

Alea txikia izanik nekeza eta zaila egiten zuen koskoa kentzea teknika tradizionala baliatuz. Prozesu mekanizatua da XX. mendearen bukaeraz gero[6].

Erreferentziak aldatu

  1. Lost crops of Africa. Volume 1, Grains. National Academy Press 1996 ISBN 0-585-03069-3. PMC 44961320. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  2. (Ingelesez) Levison, Jessica. (2018). Whole Grains: Fonio. Today's Dietitian, 20, 9, 12 or..
  3. Seignobos, Christian. (2002). Le Nord-Cameroun à travers ses mots : dictionnaire de termes anciens et modernes : province de l'extrême-nord. Karthala ISBN 2-84586-245-8. PMC 48964128. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  4. (Ingelesez) COMMISSION IMPLEMENTING REGULATION (EU) 2018/2016 of 18 December 2018 authorising the placing on the market of decorticated grains of Digitaria exilis as a traditional food from a third country under Regulation (EU) 2015/2283 of the European Parliament and of the Council and amending Commission Implementing Regulation (EU) 2017/2470. Official Journal of the European Union, 19-12-2018, 323-324 or..
  5. a b https://fonio.cirad.fr/en/the-plant/production.
  6. https://fonio.cirad.fr/en/processing/postharvest-mechanization.

Kanpo estekak aldatu