Folk rocka folkaren eta rockaren elementuak uztartzen dituen musika mota da. Ameriketako Estatu Batuetan eta Britainia Handian sortu zen, 1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkiolarik. Los Angelesko The Byrds taldea hartu ohi da estiloaren aitzindaritzat.[1][2]

Folk rock
Sorrera1960ko hamarkadaren erdialdea
SorlekuaAEB, Erresuma Batua
Jatorri estilistikoakfolk, rock, pop
Hedapenamundu osoa
Instrumentuakahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, bateria, pianoa, aho-soinua, arrabita.
Azpigeneroak
rock zelta, folk metala, folk elektrikoa, punk folka

Jatorria aldatu

Folk rocka jotzen hasi zuen lehenengo musikaria Bob Dylan izan zela esaten da, baina estilo hau erabiltzearen prozesua 1950. urtean hasi zen. Prozesu hau astearen elementu garrantzitusenetak,o bat bluegrass musika generoaren eman ziren aldaketak izan ziren. Urte haietako gazteek aldaketa berriak nahi zituzten musikan, horregatik hainbat talde egoera hau ikusita, berrikuntzak aurrera eramatea erabaki zuten. Aldaketa gazteei asko gustatu zitzaizkien eta AEB-etako musikan popularizatu egin ziren.Hala ere, 1960.urterarte ez zen finkatu beste musika estilo bat bezala.

Ezaugarriak aldatu

Folk rock musika interpreteen musikaren antzekoa da, askotan gitarra akustikoan zentratzen baita. Soinua ia beti ahots-harmonia ederrekin eta tresna elektrifikatuekin osatzen da, baina efekturik gabe. Beraz, soinua oso garbia eta naturala da. Folk rockaren mezuak aurreko generoen antzekoa izaten jarraitzen du. Musika folklorikoa beti izan da protesta-abestietarako plataforma. Garai horretan, Vietnamgo Gerra eta John F. Kennedyren hilketak generoko artistak inspiratu zituzten. Sarritan, gai antibelikoei eta sistemaren kontrakoei buruz abesten dute. Bakea eta ingurumenarekiko errespetua ere sustatzen dituzte. Hau da estilo hau tradizio estilo bat bezala hasi zen baina gero protestatzeko erabili ohi zen.[3]

Artista garrantzitsuenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Folk rock. thefreedictionary.com (Noiz kontsultatua: 2019-9-21).
  2. Holden, Stephen. Folk rock. Encyclopædia Britannica, inc., 2014ko otsailak 14, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2019-9-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Artistas más escuchados de folk rock» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.