Florentino Goikoetxea

Florentino Goikoetxea Beobide (Hernani, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 14a - Ziburu, Lapurdi, 1980ko uztailaren 27a) euskal mugalari eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kide izan zen, Pirinioak zeharkatzen 227 hegazkinlari aliaturi lagundu ziena. Honengatik, Frantziako Ohorezko Legioa jaso zuen, besteak beste.

Florentino Goikoetxea
Bizitza
JaiotzaHernani1898ko martxoaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZiburu1980ko uztailaren 27a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmugalaria
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Lehenengo urteak aldatu

Florentino Goikoetxea Hernaniko Altzueta baserrian jaio zen. Donibane Lohizunen zerratoki batean lan egin zuen, eta geroago Urumea ibaian dragatzaile gisa. Laster kontrabandista gisan ere hasi zen. Espainiako Gerra Zibila zela eta, Frantziara ihes egin eta Ziburun bizitzen geratu zen, eta han Kattalin Agirre ezagutu.

Bigarren Mundu Gerran aldatu

1941an Frantziako gudua eta gero, Comète sarea sortu zen, naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batuara ihes egitera laguntzen ziena. Sarea Belgika eta Frantzia okupatuetan hasi, eta handik hegazkinlariak ezkutuan teorikoki neutrala den Espainiara eramatea zen helburu, agente diplomatiko britainiarrengana, Gibraltarretik hegazkinlariak etxeratzen zituztenak. Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak sahiestuz. Andrée de Jongh, Dédée, Comète sareko sortzaile eta buruetakoa, Florentinorekin harremanetan jarri eta laster Florentinok hegazkinlariak muga zeharkatzen gidatzen hasi zen[1]. Florentinok hegazkinlariak Ziburu eta Donibane Lohizunen jaso eta Urruñatik igaroz Bidasoa ibaia zeharkatzen zuten, San Miguel tren-geltoki ohitik gertu. Horrela, Florentinok 227 hegazkinlari gidatu zituen. Itzulerako bidean Erresistentziako korreoa eta dokumentuak eramaten zituen.

1944ko uztailaren 6an bidaia haietako batean soldadu alemaniarrek Florentino topatu eta lau balaz zauritu zuten. Horrezkero, Normandiako Lehorreratzea zela eta, hegazkinlariak beste ihes ideetatik joaten ziren, baina Florentinok Erresistentziako korreoa eramaten segitu zuen. Hala ere, atxilotua izan baino lehen, korreoa ezkutzatu egin zuen. Alemaniarrek Baionako klinikara eraman eta zaintzapean jarri zuten. Hori jakinda, hura askatzeko operazioa antolatu zen, Erresistentziako kide Antoine Lopez, Jules Artola eta Fernand de Greef-ek gauzatua, uztailaren 26an. Okupazioa amaitu arte Florentino Biarritzen ezkutatuta bizi izan zen[2].

Bigarren Mundu Gerraren ondoren aldatu

Bigarren Mundu Gerra eta gero Florentinok hainbat herrialderen kondekorazio eta ohoreak jaso zituen. 1965an frantziar herritartasuna eskuratu zuen eta 1977an Ohorezko Legioko zaldun izendatua izan zen[3]. 1980an Ziburun hil zen.

Kondekorazioak aldatu

 
II. Mundu Gerran askatasunaren alde aritu ziren hernaniarrei monumentua Hernaniko Osiñaga auzoan

Belgikan aldatu

Estatu Batuetan aldatu

Frantzian aldatu

Erresuma Batuan aldatu

Aitorpenak aldatu

 
Florentino Goicoechea bidea Ziburun
  • 1996n Ziburun Florentino Goicoechea izena daraman bidea inauguratu zen.
  • 2005an Hernanin Florentinoren eta Comète sarean parte hartu zuten beste hainbat hernaniarren omenez monumentu bat inauguratu zen.
  • Urtero Comète sareko lagunek ibilaldi bat antolatzen dute Florentinok muga zeharkatzeko egiten zuen bidea errepikatuz.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Florentino Goikotxea Beobide. .
  2. Jiménez de Aberásturi, Juan Carlos. (2006). El Camino de la Libertad: Florentino Goikoetxea y otros hernaniarras en la lucha contra el nazismo durante la II Guerra Mundial. Hernani: Hernaniko Udala ISBN 84-934193-2-X..
  3. (Gaztelaniaz) «Florentino Goicoechea» El País 1977-06-05 (Noiz kontsultatua: 2016-09-05).

Kanpo loturak aldatu