Five Minutes of Heaven

Five Minutes of Heaven (euskaraz Bost Minutuz Zeruan) 2009ko Oliver Hirschbiegel alemaniar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Guy Hibbert britainiar gidoigileak idatzi zuen. Liam Neeson eta James Nesbitt aktoreek antzeztu zuten.

Five Minutes of Heaven
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaFive Minutes of Heaven
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Irlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena89 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Belfast, Dundonald, Lurgan, Glenarm eta Newtownards
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Oliver Hirschbiegel
Gidoigilea(k)Guy Hibbert (en) Itzuli
[[Kategoria:Guy Hibbert (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Liam Neeson (Alistair (en) Itzuli)
James Nesbitt
Anamaria Marinca
Conor MacNeill
Kevin O'Neill (en) Itzuli
Mark Ryder
Paul Kennedy (en) Itzuli
Richard Dormer




[[Kategoria:Kevin O'Neill (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Paul Kennedy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragileaSteven Wright (en) Itzuli
EdizioaHans Funck (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Holmes (musikaria)
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIpar Irlanda
Argumentu nagusiaIpar Irlandako gatazka
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt1238291 Filmaffinity: 646111 Allocine: 137313 Rottentomatoes: m/1213994-five_minutes_of_heaven Mojo: fiveminutesofheaven Allmovie: v476951 TCM: 738188 Metacritic: movie/five-minutes-of-heaven TV.com: movies/five-minutes-of-heaven Netlix: 70113949Edit the value on Wikidata

2009ko urtarrilaren 19an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1975, Ipar Irlanda, Lurgan hiria. Ipar Irlandako gatazka puri-purian da, alde batetik IRA eta bestetik talde unionistak elkar borrokatzen direlarik. Ulstergo Bolountario Talde loialistak katoliko guztiak errepublikartzat jotzen ditu eta haiek hil asmoz dabil.

Alistair Little (Mark Davison), UVF loialista erakunde armatuaren talde bateko 17 urteko kideak odol isuria jazo dadin ezinegonean dago. Berak eta bere lagun taldeak beren buruzagiengandik James Griffin katoliko gaztea hiltzeko onarpena jaso berri dute. Erailketa gertatzean, biktimaren anaia den 11 urteko Joe Griffin (Kevin O' Neill) mutikoak bere anaia nola hiltzen duten ikusi eta betirako traumatizatua geldituko da, hori gutxi balitz, bere amak (Paula McFetridge) etsipenaren-etsipenez anaiaren hilketa ez eragotzi izana aurpegiratuko dio eta handik gutxira aita semearen heriotzaren atsekabearewn ondorioz bihotzeko batez hilko da.

Hogeitamar urte beranduago, Ipar Irlandan bizi den Bake Prozesua eta Elkarbizitzaren harira, Joe (James Nesbitt) eta Alistair (Liam Neeson) kameren aurrean elkar topatuko dira. Alistairrek jada bere gartzela zigorra betea du, baina Joe Griffinek beste asmo batzuk dauzka gogoan.

Aktoreak aldatu

(agerpenaren arabera)

Kanpo estekak aldatu