Firecreek (Hego Euskal Herrian Firecreekeko maltzurrak) 1968ko Philip Leacock eta John Mantley estatubatuar zinema zuzendarien western filma bat da. Bertan, James Stewart eta Henry Fonda aktoreek antzeztu zutelarik.

Firecreek
Jatorria
Argitaratze-data1968
IzenburuaFirecreek
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna
Iraupena104 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Vincent McEveety (en) Itzuli
[[Kategoria:Vincent McEveety (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaPhilip Leacock (en) Itzuli
John Mantley (en) Itzuli
[[Kategoria:Philip Leacock (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:John Mantley (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaWilliam H. Ziegler (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlfred Newman
Argazki-zuzendariaWilliam H. Clothier
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArizona

IMDB: tt0062975 Filmaffinity: 779460 Allocine: 112128 Rottentomatoes: m/firecreek Mojo: firecreek Allmovie: v91498 TCM: 24770 TV.com: movies/firecreek Netlix: 70051583Edit the value on Wikidata

Filmak gaiztekeria eta bidegabekerien aurrean gizakiok erakutsi ohi dugun koldarkeria eta kemenaren arteko barne borrokaren gaia ukitzen du, bai eta jokamolde horien aurrean izan ohi diren pasibitate jarrerak ere.

Argumentua aldatu

Mendebalde Urruneko Firecreek herrira pistolari maltzurrez osatutako taldea iritsi berri da, herrian isituak sortu eta herritar guztiak izutzen dituztelarik. Talde horretako buruzagia are zitalagoa den Bob Larkin (Henry Fonda) pistolaria da.

Johnny Cobb (James Stewart) herriak sheriff izendatu eta eskuz egindako latoizko izartxoa duen nekazari bakezalea da, pentsamenduak beste gai batzuetan jarriak ditu, bere emazte Henriettak (Jacqueline Scott) haurra erditzera baidoa, gainera gaztaroan bizitako tiroketa eta liskarretatik at egon nahi du.

Larkinen taldekideak diren Earl (Gary Lockwood), Norman (Jack Elam) eta Drew (James Best) pistolariek herritarrak asaldatu eta gogaituko dituzte, baian Larkinek ez du haiek gelditzeko ezertxo ere egingo, aldiz Evelyn (Inger Stevens) alargun ederrarekin oheratzen saiatuko da.

Herrian Cobb sheriffari Larkin eta bere pistolarien aurka borrokatzen lagunduko dien bakarra Arthur (Robert Porter) ukilu garbitzaile gazte, baldar baina kementsua da. Larkinen gizonek Arthur erailtzean, Cobbek armak hartu eta herritar izuti eta kikilduen begiradapean pistolariei bakarrik aurre egitea erabakiko du.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu