Fiorenzo Magni

txirrindulari italiarra

Fiorenzo Magni (Vaiano, Pratoko probintzia, 1920ko abenduak 7Vaiano, 2012ko urriak 19) txirrindulari italiar bat izan zen, profesionala 1941 eta 1956 bitartean, denbora horretan 47 garaipen lortu zituelarik, horien artean hiru Italiako Giro.

Fiorenzo Magni

(2007)
Bizitza
JaiotzaVaiano1920ko abenduaren 7a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1920ko abenduaren 7a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2012ko urriaren 19a)
HeriotzaMonza2012ko urriaren 19a (91 urte)
Hobiratze lekuaurban cemetery of Monza (en) Itzuli
Heriotza modua: burezur barneko aneurisma
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Nivea–Fuchs (en) Itzuli 1954-1956
 
Posizio edo espezialitateaItzuli Handiak
Jasotako sariak

Find a Grave: 99225989 Edit the value on Wikidata

Era berean, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehen txirrindularia izan zen, 1948ko Italiako Giroan, 1949ko Frantziako Tourrean eta 1955eko Espainiako Itzulian etapa garaipenak lortuz.

Biografia aldatu

Bere ikasketak eten behar izan zituen bere aitari garraio enpresa txiki batean laguntzeko. Bere eguneroko lanean Magnik bizikleta erabiltzen zuen garraiobide bezala, eta hala zaletu zen kirol honetara. 1936an lehiaketagatik interesatzen hasi zen, zaletu mailako talde batean sartuz.

Profesional bihurtu zen 1940an, baina Bigarren Mundu Gerrak bere karrera eten zuen, 1947an itzuliz. 1948an, bere bigarren partehartzean, Italiako Giroa irabazi zuen. Hala ere, garaipen honek polemika handia sortu zuen, oso leuntzat hartua izan zen bi minuturen galera suposatzen zuen zigor bat jasan baitzuen. Beranduago, 1951 eta 1955eko edizioetan ere Giroa irabaziko zuen, azken hau 35 urterekin, Italiako Giroa irabazi duen txirrindularirik zaharrena delarik.

Flandriako Tourra hiru urtez jarraian irabazi zuen, honen ondorioz Flandriako Lehoia ezizena jaso zuelarik. 1952an Munduko txirrindularitza txapelketa irabazteko zorian egon zen, baina arazo teknikoak medio, laugarren amaitzea baino ez zuen lortu. Aurretik, 1951n bigarren izan zen, eta 1947an ere laugarren.

Palmaresa aldatu

1942

1947

1948

1949

1950

1951

1952

1953

1954

1955

1956

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1940 1941 1942 1943 ... 1947 1948 1949 1950 1951 1952 1953 1954 1955 1956
Italiako Giroa X X X 9. 1. 6. 1. 2. 9. 6. 1. 2.
Frantziako Tourra X X X X 6. UT 7. 6. 15.
Espainiako Vuelta X X X X X X X 13.

—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Fausto Coppi
Italiako Giroko garailea
1948
Ondorengoa
Fausto Coppi


Aurrekoa
Hugo Koblet
Italiako Giroko garailea
1951
Ondorengoa
Fausto Coppi


Aurrekoa
Carlo Clerici
Italiako Giroko garailea
1955
Ondorengoa
Charly Gaul