Finding Neverland 2004an Marc Forsterrek zuzenduriko filma historiko dramatikoa da. Pelikula honetan J.M.Barrie idazlearen esperientzia kontatzen da Peter Pan eleberria idazterako orduan. Gidoia Allan Kneek-en The Man Who Was Peter Pan antzezlanean oinarrituta dago.

Finding Neverland
Jatorria
Sortzailea(k)Marc Forster
Argitaratze-data2004
IzenburuaFinding Neverland
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, Film biografikoa eta fantasiazko filma
Iraupena97 minutu
Koloreakoloretakoa
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Grabazio lekua(k)Londres eta Pinewood Studios (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Marc Forster
Gidoigilea(k)David Magee
Antzezlea(k)
Johnny Depp (James Matthew Barrie)
Kate Winslet (Sylvia Llewelyn Davies (en) Itzuli)
Radha Mitchell
Julie Christie
Dustin Hoffman
Freddie Highmore
Nick Roud (en) Itzuli
Joe Prospero (en) Itzuli (Jack Llewelyn Davies (en) Itzuli)
Kelly Macdonald
Eileen Essel
Mackenzie Crook
Ian Hart (Arthur Conan Doyle)
Angus Barnett
Toby Jones
Luke Spill
Tobias Menzies
Kate Maberly (en) Itzuli
Jane Booker
Jimmy Gardner
Paul Whitehouse






[[Kategoria:Nick Roud (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Joe Prospero (en) Itzuli antzeztutako filmak]]








[[Kategoria:Kate Maberly (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
EkoizleaRichard N. Gladstein
Nellie Bellflower
Neal Israel
Bob Weinstein
Harvey Weinstein




Konpainia ekoizleaFilmColony (en) Itzuli
[[Kategoria:FilmColony (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaMatt Chesse (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJan A. P. Kaczmarek
Argazki-zuzendariaRoberto Schaefer
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres
Argumentu nagusiaJames Matthew Barriea
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

miramax.com…
IMDB: tt0308644 Filmaffinity: 638214 Allocine: 32458 Rottentomatoes: m/finding_neverland Mojo: findingneverland Allmovie: v284568 TCM: 452507 Metacritic: movie/finding-neverland TV.com: movies/finding-neverland Netlix: 70001999Edit the value on Wikidata

Filma Oscar sarietarako izendatua izan zen, Pelikula onena, Egokitutako gidoi onena eta Aktore onenaren kategorietan, besteak beste.

Pelikulak 2012an izen berarekin antzerkietan estreinatutako musikalaren inspirazioa izan zen.

Argumentua aldatu

Sir James Matthew Barie antzerki-lanen idazlea da. Bere obrei buruzko kritika onak jasotzeari uzten dionean, istorio berri bat idaztea erabakitzen du. Kesingtong Lorategietan dagoela, Sylvia Llewelyn Davies emakume alarguna eta bere semeak Peter, Jack, George y Michael ezagutzen ditu. Haien artean badirudi Peter dela James atsegin ez duen bakarra. Barrie familiaren adiskide sendoa bilakatzen da, baina bere emaztea den Maryk eta Sylviaren amak ez dute adiskidetasun hau onartzen.

Idazleak eta Llewelyn Davies familiak uda bikaina pasatzen dute batera, zeinetan bai haurrek bai idazleak berak asko ikasten duten guztien artean, bereziki Peter-ek. Honek harreman oso estua sortzen du J.M. Barrie idazlearekin. Egun batean, zelaian daudela paseatzen, Sylvia eztulka hasten da geldiezinik, horrela deskubritzen dute birikietako arazo bat duela. Sylviak erabakitzen du ez dituela ez tratamendurik ez medikaziorik hartuko, nahiz eta honek bere osasuna okerragotuko duen.

James-en emaztea nazkatu egiten da bere senarra beste familia batekin konpartitzeaz eta hau uztea erabakitzen du. Sylviaren osasunak modu larrian txarrera egiten du, itxaropen gutxi batzuekin geratuz.

Barriek aparteko antzezlana idazten du Sylviaren familiarekin batera bizitako esperientzietan oinarrituz, Peter, familiako haurretako bat, obrako protagonista izanik. Antzerki-lanak izugarrizko arrakasta lortzen du eta fantasiazko giroak eta pertsonaien originaltasunak ikusleak liluratzen ditu.

Sylviaren osasunak ez du inolako hobekuntzarik izaten. Estreinaldiaren gauean Barrie jauna Sylviaren bila doa eta ezer ez gertatuko balitz bezala jokatzeari uzteko eskatzen dio, baina emakumeak aditzera ematen dio bere ordua heltzear dagoela eta ez daukala konponbiderik. Honetaz konturatzean, James-ek erabakitzen du Llewelyn Davies familiaren etxera bertaratzea antzezlana. Horrela, arratsalde batean George-k amari eskatzen dio beheko pisura jaistea eta bertan aurkitzen ditu obrako antzezle, atrezzo eta musikariak ere. Amaieran atzeko hormatik oihal bat igotzen da eta Neverland ikus daiteke. Sylvia lurralde magiko horretan murgiltzen da eta horrela irudikatzen da bere heriotza, Neverland-en igarotako betiko egonaldia bezala. Azkenean James-ek eta Sylviaren amak haurren tutoretza konpartitzen dute.

Aktoreak aldatu

Estreinaldia aldatu

Pelikula Veneziako Mostran estreinatu zen. Horrez gain, Telluride Film Festival, Haifa Film Festival, Athens Panorama European Film Festival, Mill Valley Film Festival, Chicago International Film Festival eta Leeds International Film Festival jaialdietan ere ikuskatu ahal izan zen, Erresuma Batuetan estreinatu aurretik (2004ko Urriaren 29an).

2004ko Azaroaren 12an Estatu Batuetara ailegatu zen, argitaratze mugatu batekin, eta hilabete berean, 24an, hedapen zabalago bat izan zuen estatuan.[1]

Harrera aldatu

Rotten Tomatoes-en, filmen inguruko kritkak batzen dituen webgunean, pelikulak %83ko onarpena dauka 202 kritika kontuan hartuta eta batez besteko nota 7,5/10 dauka.

The Times aldizkarian, Wendy Ide-k filmari buruz esan zuen "liluragarria, baina aldi berean idiosinkratikoa" zela eta gehitu zuen, "Drama domestiko, tragedia eta fantasia ugariaren arteko nahasketa bat da, filmak negararazteko nostalgia eragiten dizu, senar-emaztearen hausteak dakarren atsekabearekin, aldi berean Eduardotar aro zorrotz batean girotutako haurren joko bat da. Edozein motako pertsona erakarri zezakeen, nerabeetatik hasita edadetuetararte, edota agian ez du inor erakarriko. Laburbilduz, pelikula honen konbentzionaltasun eza da azken batean haren indar nagusia. Eta tonua zoriz aldatzen bada fantasiaz beteriko giro baten eta errealitate hotz eta latz baten artean, beharbada horrela isladatzen da modu eraginkorrez nolakoa den pelikulako protagonistak buruan duena".[2]

The New York Times aldizkariko Manohla Dargissaid-ek dio, "Pitzadura txikiena ere itxi da pelikula honetan. Erregetzaren kapritxoak eta janzkera arraroak erakutsi beharrean, mota honetako filmek zuzendaritza artistiko bikain bat eskaintzen digute, arreta handia jarriz jantzietan, eta ikuslea jarrera gogoetatsu batekin utziz. Arazoa ez da zuzendariek errealitatearekiko hartzen dituzten askatasun artistikoak, baizik, kasu honetan askatasun eta egokitzapen horiek ez direla guztiz erakargarriak. Izan ere, nahiz eta bai Johnny Deep, baita Kate Winslet eta Davies semeen papera jokatzen duten aktoreek antzezpen atsegin eta egokia duten, ez da haien potentziala mugaraino eramaten".[3]

San Francisco Chronicle aldizkariak Mick LaSalle-ren behaketa uzten digu, "amaiera hain da ederra, hunkigarria eta zuzena, ezen hein handi batean ahazten dugun aurretik datorren gehiena aspergarria dela. Gainera Johnny Deep-en antzezpena ez da erabat estimagarria edo hautemangarria, eta pelikularen ia magia guztia Barrieren obraren eszenetatik eratortzen da. Bestalde, Winslet-en antzezpen indartsua oso preziatua da, zuzenekoa, firmea, irmoa eta oso zintzoa modu gizatiar batean". [4]

Alderaketa errealitatearekin aldatu

Nahiz eta pelikula modu zintzoan saiatzen den Sir James Matthew Barie idazlearen biografia isladatzen, badaude zenbait datu pertsonaiaren benetako bizitzatik urruntzen direnak:

  • Sylvia Llewelyn Davies errealitatean bost seme zituen eta ez lau.
  • Sylviaren senarra oraindik bizirik zegoen Barriek Llewely Davies familia ezagutu zuenean.
  • Sylvia ez zen antzezlanaren estreinaldiaren urte berean hil, baizik 6 urte geroago.

Teoria asko kontuan izan dira Peter Pan pertsonaiaren inspirazioaren iturria ulertzerako orduan. Ezagunena idazleak bere haurtzaroan izandako gertaera traumatikoa litzateke. James oraindik haur bat zenean, bere anaia nagusia David 13 urterekin, izotzean patinatzen ari zela, oreka galdu eta lurrera erori zen buruan kolpe handi bat hartuz, honek bere heriotza eragin zuen. James-ek Margaret Ogilvy (1896) izeneko eleberri biografikoan kontatu dezakeenez, bere amarentzako David semea preziatuena zen eta James-ek ezin izan zuen hutsune hori inoiz bete. Horregatik, askotan bere hildako David anaiaren jantzi eta keinuak erabiltzen zituen bere amaren maitasuna jaso nahian. Uste da Peter Pan pertsonaia idazlearen David anaian oinarrituta dagoela, izan ere, aurretik aipatutako biografian James hurrengoa adierazten du bere anaiaren inguruan: "Ni gizon bilakatu nintzenerako [...] bera oraindik 13 urteko haur bat zen". Peter Pan-en antzera bere anaia haur bat izaten jarraituko zuen bere familiaren memorian.[5]

Sariak aldatu

Oscar Sariak 2004 aldatu

Kategoria Pertsona Emaitza[6]
Film onena Hautagai
Egokitutako gidoi onena David Magee Hautagai
Gizonezko aktore onena Johnny Depp Hautagai
Jatorrizko soinu banda onena Jan A.P. Kaczmarek Irabazle
Jantzi-diseinu onena Alexandra Byrne Hautagai
Zuzendaritza artistiko onena Gemma Jackson Hautagai
Muntatze onena Matt Chesse Hautagai

BAFTA aldatu

Kategoria Pertsona Emaitza[7]
Film onena Hutagai
Gizonezko aktore onena Johnny Depp Hutagai
Emakumezko anktore onena Kate Winslet Hutagai
Zuzendari onena Marc Foster Hutagai
Taldeko emakumezko aktore onena Julie Christie Hutagai
Argazkigintza onena Roberto Schaefer Hutagai
Musika onena Jan A.P. Kaczmarek Hutagai
Zuzendaritza artistiko onena Gemma Jackson Hutagai
Jantzi-diseinu onena Alexandra Byrne Hutagai
Makillaje onena Christine Blundell Hutagai
Egokitutako gidoi onena David Magee Hutagai

Urrezko Globo Sariak aldatu

Kategoria Pertsona Emaitza[8]
Film onena- Drama Hautagai
Zuzendari onena Marc Forster Hautagai
Gizonezko aktore onena- Drama Johnny Depp Hautagai
Gidoi onena David Magee Hautagai
Jatorrizko soinu banda onena Jan A.P. Kaczmarek Hautagai


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak aldatu

  1. Finding Neverland (2004). (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  2. (Ingelesez) «Home Page – The TLS» TheTLS (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  3. (Ingelesez) Dargis, Manohla. (2004-11-12). «A Never-Impolite Land Where One Never Grows Up» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  4. «J.M. Barrie's fairy dust lifts nearly lost 'Neverland'» SFGate (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) Corcuera, Alfonso Muñoz. (2011-01-10). «La doble dimensión trágica de Barrie y Peter Pan» Belphégor (10-3)  doi:10.4000/belphegor.391. ISSN 1499-7185. (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  6. 77th Academy Awards Winners | Oscar Legacy | Academy of Motion Picture Arts and Sciences. 2013-12-24 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  7. «Full list of Bafta nominees» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  8. «USATODAY.com - 2004 Golden Globe Awards nominees» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).

Kanpo estekak aldatu