Ekonomian, finantza-ratioak balantze edo galdu-irabazien kontuko atal ezberdinen artean erlazio eta zatiketak dira, portzentaje baten bitartez adierazita, enpresa finantza-egoeraren berri ematen dutenak. Oreka-egoera azaltzen ez dutenean, enpresak bere kudeaketan izan ditzakeen hutsune edo akatsak azaltzen dituzte.[1]

Ohiko ratioen zerrenda aldatu

  • Erabilgarritasuna (edo eskuragarritasuna) = erabilgarria /pasibo korrontea
  • Diruzaintza (edo altxortegia) = (erabilgarria+epe laburreko aktibo komertzial eta finantzarioak)/pasibo korrontea=(aktibo korrontea –izakinak) /pasibo korrontea
  • Likidezia edo epe laburreko kaudimen ratioa = aktibo korrontea/pasibo korrontea
  • Bermea = aktibo osoa /(pasibo korrontea+pasibo ez korrontea)
  • Zorpetzea =(pasibo ez korrontea+pasibo korrontea) /ondare garbia
  • Ibilgetasuna = aktibo ez korrontea /(ondare garbia +pasibo ez korrontea)
  • Autonomia finantzarioa = ondare garbia /(pasibo ez korrontea +pasibo korrontea)

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.