Fimafeng eskandinaviar mitologian Ægir erraldoiaren zerbitzarietako bat da. Bere izenak "mutil azkarra" esan nahi du eta Edda poetikoko Lokasennan aipatzen da. Lan honetan Lokik Fimafeng Ægirren etxean ospatutako Æsirren omenezko batzar batean hil zuela kontatzen da. Honek Loki kanporatua izatea eragin zuen, alabaina, beranduago itzuli zen Ægirren beste zerbitzaria zen Eldirrekin borroka dialektiko bat izan ondoren, eta jainkoak iraintzen jarraitzen du Thorren mehatxuen ondorioz erretiratu egin behar izan zuen arte.

Fimafeng
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Ogibideaetxeko langilea
Heriotzagreba (Hiltzailea: Loki)
« Ægirrek bi zerbitzari zituen, Fimafeng eta Eldir. Tximinian, suaren ordez urre dizdiratsua zuten; garagardoa bera bakarrik iristen zen; eta bakea handia zen. Gonbidatuek biziki laudoriotzen zuten Ægirren zerbitzarien trebezia. Lokik hori ezin izan zuen jasan, eta Fimafeng hil zuen. Orduan, jainkoek euren ezkutuak jo zituzten eta Loki kritikatu eta kanpora bota zuten, basora, eta edaten jarraitu zuten. »


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.