Filomela (antzinako grezieraz: Φιλομήλη, Philomēlē) Greziako mitologiako pertsonaia izan zen, halaber ikur literario eta artistikoa ere izan dena Mendebaldeko kulturan. Bortxaketa salatzeko ausardia duen emakumearen sinbolo da Filomela.

Filomela
Tereok Filomela bortxatu du, eta mihia moztu behar dio ezpatarekin. 16. mendeko Ovidioren Metamorfosiaren edizio batetik, Virgil Solisen grabatua.
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Formakhegaztia
Familia
AitaPandion I.a
AmaZeuxippe (en) Itzuli
Anai-arrebakProkne

Ovidio poeta latindarraren Metamorfosiak lanean aurki daiteke Filomela, Prokne eta Tereoren istorioa. Euskaraz, Juan Mari Mendizabalek itzuli zuen Ipuin Ankerrak bilduman, Filomela eta Prokne izenburuarekin[1]. Xerezaderen Artxiboa literatur podcast-ean grabatu zuen halaber Ana Morales itzultzaileak[2].

Istorioaren arabera, Filomela Atenasko printzesa zen, eta ahizpa bat zuen, Prokne, biak Pandion erregearen alabak. Prokne ezkondu egin zen Traziako erregearekin, Tereorekin, eta halako batean, Traziara bisitan joan zen Filomela Proknerengana. Traziako errege-jauregian, Filomela bahitu bortxatu egin zuen bere koinatuak, Tereo erregeak. Bortxaketaren ondoren, oihu egin zion Filomelak Tereoriː "Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea." Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak tapiz batean ehundu zuen bere narrazioa (Latinez, textus hitzak “ehuna” esan nahi du)[2].

Tapizari esker, Proknek jakin zuen ahizparena. Handik denbora batera, Tereok bahitua askatu ondoren (uste zuen bere krimena salatzeko modurik ez zuela izango Filomelak), bi ahizpak elkartu ziren, eta mendekua pentsatu zuten. Proknek Teoreorekin zuen semea (Itys edo Itylos) hil egin zuten bi ahizpek, eta janaria prestatu zuten hilotzarekin. Semea eman zioten beraz jaten Tereori, eta oturuntza amaitzean, jakin zezan zer gertatu zen, semearen burua zerbitzatu zioten plater batean.

Tereok, amorruak erotuta, aizkora bat hartu eta ahizpak hil nahi izan zituen. Ihes egin zuten Filomelak eta Proknek basorantz, eta ihesi zihoazela laguntza eta barkamena eskatu zieten jainkoei, txori bihurtzeko, arren, ihes egiteko. "Filomela basoetako urretxindor bilakatu zen; Prokne, berriz, enara bihurtu eta bere jauregiko dorrean pausatu zen", dio Ovidiok[1]. Jainkoek, gainera, Tereo bortxatzailea ere txori bihurtu zuten, minik gehiago egin ez zezanː argi-oilar bihurtu zuten.

Hain zuzen ere, urretxindorraren emea, Filomela mihirik gabea bezala, mutua da, arra baita bakarrik abeslaria espezie horretan. Argi-oilarrari dagokionez, bere gandor ikusgarria izan liteke, beharbada, greziar gerlariek kaskoan zerabilten gandorraren inspirazioa. Tereoren bortxaren adierazgarri, gerlariek etsaiari ikara eragiteko sinbolo bat izan daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Ipuin ankerrak, Herodoto - Ovidio» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).
  2. a b «FILOMELA ETA PROKNE, Ovidio» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).

Kanpo estekak aldatu