Fest-noz: Bretainiako dantza herrikoien taldekako praktikan oinarritutako jaialdia1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Fest-noz ospakizuna.

Mota Kultura Ondare Immateriala
Irizpideak R1, R2, R3, R4 eta R5
Erreferentzia 00707
Kokalekua
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2012 (XXXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Fest-noz (euskaraz, literalki, «Gau-festa», hots, «Gaueko festa») Bretainiako usadiozko festa eta ohitura bat da, non nagusiki dantza egiten den. Plurala festoù-noz da. Aldiz, fest-deiz delakoa «eguneko festa» litzateke. 2012an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen[1].

Ezaugarriak aldatu

 
Fest-noz musika taldea.
 
Fest-noz ospakizuna.

Antzina, Bretainiako dantza hauetako askoren helburua etxe edo baserri bat eraikitzen hasi aurretik lokatzezko lurzorua kloskez ostikatzea zen, edota garia birrintzeko kolpatzea ere bai (ostiko edo kolpe hauek c'hwistad ar ar freihl deritzate), lan hau azkartu edo arintzeko asmoz auzotarrak eta lagunak ere elkartu egin ohi ziren. Garai hartan Elizak kof-a-kof dantza debekatu zuen (euskaraz "sabeletik sabelera", hots, bikoteen arteko dantzak). Festa eta ospakizun hauek neska-mutilak elkar ezagutu eta norberaren burua sozialki ezagutzera ematea izan ohi zen. Dantza hauek luzaroan dantzatzeko dantzariak erresistentzia edo indarra izatea eta batez ere teknika egokiak ezagutzea eskatzen zuen.

Gaur egun, dantzariek taldean dantzatzeko plazera eta euren artean une atsegina iragatea besterik ez dute bilatzen. Dantzari hauetako askok nolabaiteko osmosi batez mintzatzen dira, eta maiz musika eta esfortzu fisikoaren ondorioz iragate egoera batean barneratzen omen dira. Zentzu batean, Bretainiako hiri handien inguruetan ospatu ohi diren fest-noz on bateko giroa gaur egungo beste mota bateko gaueko musika ospakizun batetara joatearen antzekoa da.

Dantzak aldatu

Bretainian zientoka usadiozko dantza herrikoi daude, haietako ezagunenak gavottes, an dro, hanter dro, plinn eta scottish direlakoak dira. Fest-noz ospakizun batean katean edo zirkuluan (dantzariak eskuz-esku) dantzatu ohi da, gainera bikote dantzak, eta koreografia dantzak ere badaude; azken hauek elementu artistiko jankin bat izan ohi dute (gurutzatzeak, figurak, etab.).

Musika aldatu

Mota honetako festetan hiru motako musika jo ohi dira: taldeko abestiak (*kan ha *diskan), edota erabateko musika instrumentala. Mikrofonoen eta anplifikadoreen asmakuntzaren aurretik festa hauetan erabili ohi ziren musika-tresnak bonbarda eta bretainiar gaita (biniou kozh) ohi ziren, batez ere euren soinu garbitasuna zela eta. Akordeoi diatonikoa, klarinetea eta noizean behin biolina ere jo ohi ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Bretainian bagad taldeei esker eskoziar gaita (biniou braz) asko hedatu zen, eta sarri bonbarda eta biniou brazh gaitaren ordez jo ohi zen. Klarinete sinplea (treujenn-gaol) jada ia desagertzear zegoen, baina azken urteetan berarekiko interes berria berpiztu eta berreskurapenari ekin zaio.

Musika-tresna herrikoietatik at, gaur egungo musikarenganako joera duten taldeak ere badaude, rock musikatik hasi, eta jazz (Diwall, Skeduz, Roll ma Yar...) eta punk musikaraino jo ohi duten fest noz taldeak daude; gainera horietako askok beste herrialdeetako musikekin ere nahas-mahasak burutu ohi dituzte. Bestalde, harizko musika tresnen sartzea ere egon da (biolina, kontrabaxua, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua) eta ipar-afrikar perkusioa ere bai. Maila ezberdinetan bada ere, Fest-noz musika taldeek teklatu elektrikoak eta sintetizagailuak ere erabili ohi dituzte (Strobinell, Sonerien Lleva, Les Baragouineurs, Plantec...). Beste musika taldeen bertsioak jo ohi dituzten musika taldeak ere badaude, eta hauek sarritan Ekialdeko Europako musika taldeen antzeko joerak dituzte.

Garapena aldatu

Nahiz eta hau izaera erregularra izan ohi ez duen ohitura izan, maiz musika talde ospetsu bat taula edo eszena-tokira iritsi edo igo aurretik edozein musikari, abeslari edo musika taldeei jotzeko aukera luzatu ohi zaie, bai jendartekoa edo boluntarioren bat... eta sarri, festaren amaieran dantza egin ohi dutenak ikuslegoak gehien goraipatzen dituztenak izan ohi dira. Talde bat eta beste baten artean dantzariei jateko aukera eskaintzen zaie, orokorrean krepeak eta opilak, hestebeteak, kouign amann jakiak, eta edateko sagardoa, garagardoa eta chouchen pattarra.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu