Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya

Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya (FGC) (katalanez Kataluniako Generalitatearen Burdinbideak) burdinbide garraioa ustiatzen duen Kataluniako Generalitatearen menpeko enpresa da. Batik bat aldiriko tren zerbitzuak eskaintzen ditu Bartzelonako gune metropolitarrean, baina baita eskualdeko tren linea bat Lleida eta Pirinio katalanetan, bi kremailera-tren Núria eta Montserraten, eta hainbat funikular ere ustiatzen ditu. Gainera, La Molina eta Núria haranako eski-estazioen jabea da.

Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Datuak
Izen ofiziala
Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya
Izen laburraFGC
Motaerakunde publikoa, train operating company (en) Itzuli eta Azpiegitura kudeatzailea
Jarduera sektoreagarraio publikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaNazioarteko trenen batasuna, International Suburban Rail Benchmarking Group (en) Itzuli eta International Association of Public Transport (en) Itzuli
Honen parteLurralde Departamendua
Enplegatuak1.813 (2021)
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaAntoni Segarra i Barreto
Egoitza nagusi
Legezko formaEnpresa publiko
JabeaKataluniako Generalitatea
Zeren jabe
Historia
Sorrera1979ko irailaren 5a
AurrekoakFerrocarrils de Catalunya, Sarrià-Bartzelona Trenbidea eta Q11914935 Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: fgcferrocarrils Twitter: FGC Instagram: fgc.cat Edit the value on Wikidata

Guztira, Bartzelonako probintzian zabalera estuko (1.000 mm) 140 kilometro eta zabalera estandarreko (1.435 mm) 42 kilometro ustiatzen ditu, eta Lleidako probintzian iberiar zabalerako (1.668 mm) 89 kilometro kudeatzen ditu, baita bi kremailera-tren eta hainbat funikular ere.

Enpresa bi negozio unitatetan banatuta dago:[1]

FGCren egoitza nagusia Bartzelonako Sarrià auzoan dago, dels Vergós kaleko 44. zenbakian, 2008an inauguratutako eraikin batean eta aintzina FGCren tailerrak zeuden tokian. Rubí udalerrian operazioen zentroa dago (COR).[2]

Zerbitzuak aldatu

Bartzelonako gune metropolitarreko zerbitzuak aldatu

 
Sarrià-Sant Gervasiko geltokia
 
San Cugat del Vallès herriko tren geltokia
 
FCG eta TMB tren operatzaileak, Bartzelonako Plaça de Catalunyan

FGCk bi trenbide ditu Bartzelonako gune metropolitarran, tarte guztiak elektrifikatuta daudela: Bartzelona-Vallès eta Llobregat-Anoia trenbideak.

 
Bartzelona-Vallès trenbideko lineak.
 
Bartzelonako metroko L8 linea Llobregat-Anoia trenbidearen barne dago.

FGCren aldirikoen trenbideak metro izaera dute Bartzelona eta bere gune metropolitarran, eta Bartzelonako metroan integratuta maiztasun altuko zerbitzua eskaintzen dute. Linea hauen zenbakitzea irizpide hauen araberakoa da:

  • S (suburbà, hiri ingurukoa), Bartzelonatik 2. eta 3. tarifa-guneetara ibilbidea duten lineak.
  • R (rodalies, aldirikoak), 3. tarifa-gunetik haratago ibiltzen diten hiriarteko lineak. Bartzelonako gune metropolitarran 8 aldiriko linea daude, zeinetatik R1etik R4ra eta R7 eta R8a Renfe Operadorak ustiatzen duen, eta R5 eta R6, zein R50etik R60ra FGCk ustiatuta.
Zerbitzua Geltoki-burua Geltoki-burua
Bartzelonako metroa
   BCN - Pl. Catalunya Sarrià
   BCN - Pl. Catalunya Avinguda Tibidabo
   BCN - Pl. Espanya Molí Nou-Ciutat Cooperativa
   Sarrià Reina Elisenda
Barcelona-Vallès trenbidea
   BCN - Pl. Catalunya Terrassa-Nacions Unides
   BCN - Pl. Catalunya Sabadell Parc del Nord
Llobregat-Anoia trenbidea
   BCN - Pl. Espanya Can Ros
   BCN - Pl. Espanya Olesa de Montserrat
   BCN - Pl. Espanya Martorell-Enllaç
   BCN - Pl. Espanya Quatre Camins
   BCN - Pl. Espanya Manresa-Baixador
   BCN - Pl. Espanya Manresa-Baixador (sasizuzena)
   BCN - Pl. Espanya Igualada
   BCN - Pl. Espanya Igualada (sasizuzena)

Eskualdeko zerbitzuak aldatu

Lleida-La Pobla de Segur trenbidea 1951eko trenbide bat da, FGCk 2016tik ustiatuta, ordura arte Renfe Operadorak ustiatzen baitzuen. Lleida-Balaguer tartean bidaiarien bolumenaren %70a pilatzen da, norantza bakoitzeko 10 zerbitzu daudela egunean. Balaguer-La Pobla de Segur tartean, bestalde, norantza bakoitzeko bost zerbitzu eskaintzen dira. Trenbide honetan Tren dels Llacs izeneko tren turistikoa ibiltzen da.

 

Zama-garraioak aldatu

 
Zama-garraioko konboia

Llobregat-Anoia trenbidean, bidaiarien garraio zerbitzuez gain zama-garraio zerbitzu garrantzitsuak ustiatzen dira. Alde batetik, Súria eta Sallent udalerrietako meategietatik potasio hidroxidoa erauzten da, Martorell eta Bartzelonako portura eramanez; bestalde, 2008tik SEATen Martorelleko kotxe lantegitik Bartzelonako portura kotxeak garraiatzen dira.

Mendiko lineak aldatu

FGCk bi kremailera-tren ustiatzen ditu:

Era berean, FGCk hurrengo funikular lineak kudeatzen ditu:

Teleferikoak:

  • Olesa-Esparraguera teleferikoa
  • La Molina-Alp 2500 teleferikoa

Sarearen ezaugarriak aldatu

 
FGC eta Bartzelonako metroaren errotuluak Plaça de Catalunya geltokian.
 
Núriako kremailera-trena.
 
Montserrateko kremailera-trena.

FGCren sareko datuak 2008an hurrengoak dira:

Linea metropolitarrak aldatu

  • Luzera (km): 183
  • Geltokiak: 74
  • Tren unitateak: 85
  • Zama-garraiorako lokomotorrak: 8
  • Zama-garraiorako bagoiak: 187
  • Garraiatutako bidaiariak (milioi): 81,05
  • Garraiatutako Tona kopurua (mila): 633

Lleida - la Pobla de Segur trenbidea aldatu

  • Luzera (km): 88
  • Geltokiak: 17
  • Tren unitateak: 3
  • Garraiatutako bidaiariak: 256.745

Núria harana aldatu

  • Funikularrak: 2
  • Kremailera-trenaren luzera (km): 12, 5
  • Automotorrak: 6
  • Lokomotorrak: 3
  • Kotxeak: 5

Montserrat aldatu

  • Funikularrak: 2
  • Funikularreko bidaiariak: 394.037
  • Kremailera-trenaren luzera (km): 5
  • Kremailerako geltoki kopurua: 3
  • Automotorrak: 5
  • Lokomotorrak: 1
  • Kremailerako bidaiariak: 542.807

Alt Llobregateko burdinbide turistikoa (Tren del Ciment) aldatu

  • Luzera (km): 3
  • Geltoki kopurua: 4
  • Lokomotorrak: 1
  • Kotxeak: 2
  • Bisitariak: 20.683

Trenbide zabalerak aldatu

  • Barcelona-Sarrià trenbidea 1905ra arte: 1.674 mm
  • Barcelona-Vallès trenbidea 1905tik gaur egunera: 1.435 mm
  • Llobregat-Anoia trenbidea hasieran: 1.000 mm
  • Lleida-la Pobla de Segur trenbidea trenbidea berritu aurretik: 1.674 mm
  • Lleida-la Pobla de Segur trenbidea trenbidea berritu ondoren: 1.668 mm
  • Montserrateko kremailera-trena: 1.000 mm eta Abt sistemadun kremailera
  • Núriako kremailera-trena: 1.000 mm eta Abt sistemadun kremailera
  • Alt Llobregateko burdinbide turistikoa (Tren del Ciment): 600 mm

Erreferentziak aldatu

  1. (Katalanez) Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya. «Què és FGC?» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Katalanez) Gencat.cat. «El conseller Nadal visita la nova seu d'FGC» (Noiz kontsultatua: 2017-10-17).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • FGC (Katalanez)(Ingelesez)(Gaztelaniaz)