Fernando Buesa

politikari espainiarra

Fernando Buesa Blanco (Bilbo, 1946ko maiatzaren 29a - Gasteiz, 2000ko otsailaren 22a) ETAk hildako euskal herritar politikaria izan zen.

Fernando Buesa


Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2000ko otsailaren 22a - Pilar Unzalu
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Arabako Ahaldun Nagusia

1987ko uztailaren 17a - 1991ko uztailaren 17a
Juan Maria Ollora - Alberto Ansola

Eusko Legebiltzarkidea

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1984ko martxoaren 22a - 1987ko urtarrilaren 8a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko II. legealdia
Bizitza
JaiotzaBilbo1946ko maiatzaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2000ko otsailaren 22a (53 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Heriotza moduaatentatua
giza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
KidetzaPSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Euskal Kristau Demokrazia

Haurtzaroa aldatu

Fernando Buesa Bilboko ospitale batean jaio zen 1946an. Orduan familia Mundakan bizi zen, bere aita, Narciso Buesa Buesa, Bermeotik Sukarrietarako trenbidearen ingeniari izan baitzen. Urte bete eman zuen Mundakan eta Gernikara joan zen bizitzera gero, han hamar urte bete arte bizi zen. Gernikan bizi ostean Gasteizera aldatu zen familia.[1]

Ibilbide politikoa aldatu

Bere ibilbide politikoa Euskal Kristau Demokrazian hasi zuen, baina ondoren Euskadiko Alderdi Sozialistara pasa zen. 1983tik 1987ra Gasteizko udaleko zinegotzi izan zen, baita bere alderdiaren Antolakuntza Idazkari ere. Arabako ahaldun ere izan zen 1979tik 1983ra, eta Ahaldun Nagusi 1987tik 1991era. 1990etik 1994ra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu izan zen, baita lehendakariorde ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zen aldi horretan. Garai hartan istilu ugari izan zituen ikastolen eta euskararen aldeko higikundeekin. Euskal kutsuko sozialismoaren aurka agertu zen beti Buesa, eta Eusko Legebiltzarrean ere 1998ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten berriz ere eztabaida ugari izan zituen alderdi abertzaleetako ordezkariekin.

Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madril eta Bartzelonan eta hainbat kargu politiko izan zuten udal, probintzia eta erkidego mailan. ETAren mehatxupean zegoenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren babespean zegoen. 2000 urteko otsailean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean oinez zebilela, ETAk bonba-auto bat lehertu zuen Buesa eta bere bizkartzaina (ertzain arabarra zena) hil zituen. Horregatik bere omenez, Saski Baskoniaren pabilioiak Fernando Buesa Arena izena hartu zuen ordura arteko Araba Arena izena ordezkatuz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Lehena
 
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Lehendakariordea

1991ko urriaren 4a - 1995eko urtarrilaren 4a
Ondorengoa
Karguaren ezabapena
(Gerora, Idoia Mendia, Bigarren Lehendakariorde bezala)
Aurrekoa
Inaxio Oliveri
 
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua

1991ko urriaren 4a - 1995eko urtarrilaren 4a
Ondorengoa
Inaxio Oliveri
Aurrekoa
Juan Maria Ollora
 
Arabako Ahaldun Nagusia

1987ko uztailaren 17a - 1991ko uztailaren 17a
Ondorengoa
Alberto Antsola