Fernando Alonso Díaz (Oviedo, Asturias, 1981eko uztailaren 29a) 1 Formulan Aston Martin taldearekin lehiatzen duen gidari espainiarra da. 2005 eta 2006. urteetan Munduko Txapelketa irabazi zuen Renaultekin, eta McLareneko, Ferrariko eta Minardiko taldekidea izan da. 2018-2019ko FIA Erresistentzia Txapelketa irabazi zuen eta Le Manseko 24 orduko lasterketa bi aldiz irabazi zuen, 2018an eta 2019an, Toyota taldearekin. 2019an, Daytonako 24 orduko lasterketa irabazi zuen, Wayne Taylor Racing taldearekin.

Fernando Alonso

(2016)

UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Alonso Díaz
JaiotzaOviedo1981eko uztailaren 29a (42 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaJosé Luis Alonso
Ezkontidea(k)Raquel del Rosario (en) Itzuli  (2006 -  2011)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria
Kirol zenbakia14
Pisua68 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

fernandoalonso.com
IMDB: nm1898955 Rottentomatoes: celebrity/fernando_alonso
Facebook: FernandoAlonsoOficial Twitter: alo_oficial Instagram: fernandoalo_oficial Youtube: UCwvrVuFiKDuZl1AUM-pTKKA Edit the value on Wikidata

Alonso hiru urterekin hasi zen kart lasterketetan parte hartzen eta arrakasta lortu zuen tokiko, herrialdeko eta nazioarteko txapelketetan. 17 urterekin lasterketa-autoak gidatzen hasi zen eta 1999an Nissan-en Euro Opena irabazi zuen. 2000. urtean laugarren geratu zen Nazioarteko Formula 3000 txapelketan. Hurrengo urtean bere debuta egin zuen 1 Formulan, Minardi taldearekin, eta urtebete geroago Renaulteko test gidari bihurtu zen. 2003an gidari ofizial bihurtu zen, eta 2005. eta 2006. urteetan bere bi munduko txapelketak irabazi zituen marka ugari hautsiz: gidaririk gazteena izan zen polea lortzen, lasterketa bat irabazten, txapelketa bat irabazten eta bi txapelketa irabazten. Gaur egun, errekor horiek ez dira berarenak. 2007an taldez aldatu zen, McLarerena pasatuz, eta txapelketa irabaztetik puntu batera geratu zen (Kimi Räikkönen izan zen irabazlea). 2008an Renaultera itzuli zen, arrakasta handirik gabe. 2010etik 2014ra arte Ferrariko gidaria izan zen, eta txapelketan bigarren geratu zen 2010ean, 2012an eta 2013an (hiru urteetan Sebastian Vettel izan zen irabazle). 2015ean McLarenera itzuli zen eta 2018an lehiaketa utzi zuen, erresistentzia txapelketetan parte hartzeko asmoz. 2021ean itzuli zen, Alpine taldearekin, eta Qatarreko lasterketan zazpi urtetan lehen podioa eskuratu zuen.

Alonsok gaur egun 32 lasterketa irabazi ditu eta 22 pole lortu ditu. 2018an atsedena hartu aurretik, 1.899 puntu lortu zituen. 1 Formularen historian distantzia gehien egin duen gidaria da. 1 Formulan lasterketa bat irabaztea lortu duten bi gidari espainiarretako bat da, eta munduko txapelketa irabaztea lortu duen bakarra. 2001ean Txapeldunen Lasterketako Nazioen Kopa irabazi zuen Jesús Puras rally gidariarekin eta Rubén Xaus moto gidariarekin, eta hiru aldiz hartu du parte Indianapolis 500 erresistentzia-lasterketan, 2017, 2019 eta 2020. urteetan. Hiruko Koroa irabazteko falta zaion azken lasterketa da hau, eta gaur egun aktibo dauden eta koroa lortzeko lasterketa bakarra falta zaien bi gidarietako bat da, Juan Pablo Montoyarekin batera. Asturiasko Printzesa saria eta Espainiako Kirol Sari Nazionala lortu ditu eta FIAren Hall of Fame-an bi aldiz gehitua izan da. Gazteen karting talde baten nagusia da eta UNICEFen enbaxadorea ere bai.

Taldeak aldatu

 
Alonsoren kaskua (2001)

Minardi F1 (2001) aldatu

2001: Debuta aldatu

2001ean Ferrarirekin akordioa lortzeko pauso batera geratu zen. Jean Todt zen orduan Ferrariko kirol zuzendari nagusia. Honek proba-gidari bezala fitxatu nahi izan zuen, baina Renault azkarrago ibili zen eta azkenean Alonsok azken hauekin sinatu zuen kontratua. Minardi taldean egin zuen debuta, Renaultek utzita.

-Puntuazio Sistema (1991-2002):[1]

Postua 1. 2. 3. 4. 5. 6.
Puntuak 10 6 4 3 2 1

Renault F1 Team (2002-2006) aldatu

2002: Proba gidari gisa aldatu

2002.urtean proba gidari bezala hasi zen Renaulten, Minarditik itzuli ostean.

2003: Lehen garaipena aldatu

Denboraldi honetan lortu zuen Renaulteko gidari ofizial bihurtzea, Jenson Buttonen ordez (BAR taldeak fitxatu zuen). Urte honetan heldu zen bere lehen garaipena 1 Formulako mundu txapelketan (Hungarian). 22 urterekin, garaipen bat lortu duen gidari gazteena bihurtu zen. Baita "pole" eta podiuma lortu zuen gazteenean ere. Denboraldia 6. postuan bukatu zuen, 55 punturekin.

-Puntuazio Sistema Berria (2003-2009):

Postua 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8.
Puntuak 10 8 6 5 4 3 2 1
 
2005eko AEBetako Sari Nagusia

2004: Urte gozoa aldatu

Denboraldi ona izan zen hau, baina garaipenik gabekoa. Melbournen hasi zen denboraldia eta bertan 3. egin zuen Alonsok. Ondoren, Magny Coursen 2. postua eta "polea" lortu zuen. Denboraldia biribiltzeko Hockenheimen eta Hungaroringen 3. postuak lortu zituen. Gainera, urteko irteerarik onena ere egin zuen. AEBetako Sari Nagusian 9. irten zen eta lehen bihurgunean 3. zegoen. 4. bukatu zuen denboraldia, 59 punturekin.

 
Alonso eta Fisichella, elkar zoriontzen. Atzean Flavio Briatore pozik. 2006ko Malaisiako Sari Nagusian.

2005: Lehen Munduko Txapelketa aldatu

 
Fernando Alonso 2006ko Kanadako Sari Nagusian

Lehendabiziko titulua lortu zuen urte honetan. Guztira 7 garaipen lortu zituen denboraldi honetan. Brasilgo Sari Nagusian 1 Formulako Txapeldun gazteena bihurtu zen, 24 urterekin (Emerson Fittipaldiren errekorra hautsiz). Urte horretan taldeen txapelketa ere irabazi zuten Giancarlo Fisichellak eta biek.

133 puntu lortu zituen. Urte bukaeran Kiroletako Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.

2006: Bigarren Munduko Txapelketa aldatu

Bigarren titulua lortu zuen denboraldia. Aurreko urtean bezala, 7 garaipen lortuta Brasilgo Sari Nagusian irabazi zuen matematikoki bere bigarren txapelketa. Denboraldi zaila izan zen, auto txarrago izanda Michael Schumacherekin lehia itzela izan ostean. 134 puntu lortu zituen, aurreko urtean baino 1 gehiago.

 
Urte zaila McLarenen (2007).

Vodafone McLaren Mercedes (2007) aldatu

2007: Lehen aroa McLarenen aldatu

Denboraldi oso zaila izan zen Fernando Alonsorentzat. McLaren taldeak fitxatu zuen 3 urteko kontratua sinatu ostean. Bakarra bete zuen. Lewis Hamilton taldekidearekin arazo asko izan zituen, baita Ron Dennis zuzendariarekin ere. Azkenean 3. bukatu zuen 109 punturekin, Kimi Raikkonen txapeldun izan zenak baino puntu bat gutxiagorekin.

Renault F1 Team (2008-2009) aldatu

 
Singapur 2008

2008: Urte gazi-gozoa Renaulten bigarren aro hasieran aldatu

McLarenetik pasatu ostean Renaultera itzuli zen. Urte honetan 2 garaipen lortu zituen. Bat Singapurreko Sari Nagusian, 1 Formulan egin zen lehendabiziko gaueko lasterketan. Ondoren Japonian irabazi zuen. 5. bukatu zuen denboraldia, 61 punturekin.

2009: Urte kaskarra Ferrarira joan aurretik aldatu

Oso denboraldi txarra izan zen hau. Podium bakarra lortu zuen (Singapurren, 3.). Auto oso txar batekin lehiatu zen urte guztian zehar eta 9. bukatu zuen soilik 26 puntu lortu ostean.

Scuderia Ferrari (2010-2014) aldatu

 
Alonso Ferraria gidatzen, 2010eko Kanadako Sari Nagusian

2010: Ferrarirekin debuta eta txapeldunorde aldatu

Ferrarirekin debuta. Urte hasieran Red Bull eta McLaren taldeak goitik azaldu ziren, naiz eta Alonsok lehen lasterketa irabazi. Denboraldi erdian lidertzatik 40 puntura zegoen, baina azken aurreko lasterketan lidertzan jartzea lortu zuen, Ferrariaren hobekuntzak zirela medio. Azken lasterketan txapelketa galdu zuen estrategia akats larri baten ondorioz. 2.bukatu zuen 252 punturekin, Sebastian Vettel txapeldunak baino 4 puntu gutxiagorekin.

-Puntuazio Sistema Berria (2010-egun):

Postua 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10.
Puntuak 25 18 15 12 10 8 6 4 2 1

2011: Titulutik oso urrun aldatu

Aurreko urte onaren ondoren, 2011n titulua lortu nahi zuen Ferrarik. Baina lehen lasterketetan argi geratu zen Ferrari 150 Italia autoa ez zela horretarako gai izango. Denboraldia aurrera joan ahala hobetzen joan bazen ere, titulua urrunegi zegoen jada. Garaipen bat lortu zuen Alonsok, Ferrariren bakarra urte horretan. Laugarren bukatu zuen denboraldia 257 punturekin, bere taldekidearengandik oso goitik (Felipe Massa, 118pt).

2012: Txapeldunorde, berriz ere aldatu

Sebastian Vettelen atzetik bukatu zuen denboraldia Alonsok. Aurreko urtean ez bezala, oraingoan azken lasterketaraino aukerekin egon ziren biak. Alonsok hiru garaipen lortu zituen eta 278 puntu, berriz ere taldekidea atzean utzita (Felipe Massa, 122pt.)

2013: Ferrariren beherakadan txapeldunorde hirugarrenez aldatu

Red Bull eta Vettelek aukerarik gabe utzi zuten Alonso. Bi garaipen lortu zituen denboraldian (biak hasierako erdian) eta 9 podium. Vettelek 13 lasterketa irabazi zituen urte horretan, azken 9ak jarraian, eta txapeldunordeari (Alonso) 155 puntu atera zizkion. Berriz ere atzean utzi zuen Felipe Massa taldekidea (242pt.-112pt.).

2014: Hibridoen aroan Ferrari galduta aldatu

Motor hibridoak sartu ziren 1 Formulan eta Ferrarik atzera egin zuen. Mercedes izan zen onena aro berriaren hasieran, motor hori zuten taldeen gorakada nabarmena izanda. Denboraldi honetan Kimi Räikkönen izan zuen taldekide Alonsok. Taldekide bihurtu zirenek 2005 eta 2007an titulua borrokatu zuten elkarren artean (Azken honetan Hamilton ere bai). Alonsok irabazi zuen bien arteko lehia (161pt.-55pt.). Titulua ezinekoa zen hasieratik eta podium bi lortu zituen Ferrarik, biak Alonsok (Txina P3 eta Hungaria P2).

McLaren-Honda (2015-egun) aldatu

2015: Aro berri baten hasiera aldatu

 
2015eko Malaisiako Sari Nagusia

2015ean Mclaren-Hondarekin sinatu zuen 3 urterako, 2017raino. Bigarren etapa Wookingeko taldean, 2007ko denboraldi zailaren ondoren. McLarenek Mercedes motorra utzi eta Honda 1 Formulara bueltatu zen. Jenson Button izan zen taldekidea. Urte oso zaila izan zen potentzia falta eta hausturen ondorioz. Autoa ez zen lehiakor azaldu momentu batean ere baina aurrera pausu nabarmenak egin zituzten hasieratik amaierara bitartean. Lehen lasterketan ezin izan zuen parte hartu denboraldiaurreko test saioetan istripua izan eta medikuek hala gomendatuta. Stoffel Vandoornek hartu zuen bere ordez autoa baina ez zuen asko iraun, lasterketa hasi aurretik gelditu baitzen.

2016: Iazkoa hobetzen, etorkizuneko autoari begira aldatu

 
2016ko Malaisiako Sari Nagusia

Denboraldi honetan gauzak hobeto hasi ziren, baina goiko postuetatik urrun. Hobekuntza nabarmena aurreko denboraldiaz alderatuta. Urte honetan ere Jenson Button izan zuen taldekide. Denboraldi honetan ere lasterketa bat galdu zuen, oraingoan bigarrena. Lehen lasterketan, Australian, istripu gogorra izan zuen Esteban Gutierrez mexikarrarekin eta medikuek ez zioten baimenik eman hurrengo lasterketan parte hartzeko, badaezpada.

2017: Azken urtea 1 Formulan? aldatu

Denboraldi honetan kontratua bukatzen zaio Alonsori. Prentsari behin baino gehiagotan aipatu dio azken urtea izatearen aukera. Stoffel Vandoorne gazte belgiarra izango du taldekide.[2]

1 Formulan lortutako emaitzak denboraldika aldatu

Denboraldia Taldea SN Garaipenak Poleak Podiumak I. Azkarrak Puntuak Azken sailk.
2001 Minardi 17 0 0 0 0 0 23.
2003 Renault 16 1 2 4 1 55 6.
2004 Renault 18 0 1 4 0 59 4.
2005 Renault 18 7 6 15 2 133 1.
2006 Renault 18 7 6 14 5 134 1.
2007 McLaren 17 4 2 12 3 109 3.
2008 Renault 18 2 0 3 0 61 5.
2009 Renault 17 0 1 1 2 26 9.
2010 Ferrari 19 5 2 10 5 252 2.
2011 Ferrari 19 1 0 10 1 257 4.
2012 Ferrari 20 3 2 13 0 278 2.
2013 Ferrari 19 2 0 9 2 242 2.
2014 Ferrari 19 0 0 2 0 161 6.
2015 McLaren 18 0 0 0 0 11 17.
2016 McLaren 17 0 0 0 1 42 11.
GUZTIRA   263 32 22 97 22 1820  

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Fernando Alonso, 19 años del debut de un bicampeón: así fue su primera carrera en la Fórmula 1» LaSexta 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Fernando Alonso en la F1» Motor.es 2020-05-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak aldatu