Ferid Murad (Whiting, Indiana, AEB, 1936ko irailaren 14a - Menlo Park, Kalifornia, 2023ko irailaren 4a) estatubatuar sendagilea izan zen.

Ferid Murad

Bizitza
JaiotzaWhiting (Indiana)1936ko irailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
HeriotzaMenlo Park (Kalifornia)2023ko irailaren 4a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaDePauw Unibertsitatea 1958) Zientziatan graduatua
Virginiako Unibertsitatea
Case Western Reserve University (en) Itzuli 1965) Doktoretza
Tesi zuzendariaEarl Wilbur Sutherland Jr.
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biologoa, farmakologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Texasko Unibertsitatea Austinen
Stanford Unibertsitatea
Virginiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
InfluentziakMartha Vaughan
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Txinako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Biografia aldatu

1971n, Virginiako unibertsitateko Ikerketa Klinikoko zentroko zuzendari izendatu zuten, eta 1981 arte egon zen kargu horretan. 1973tik 1981era, Charlottesvilleko (Virginia) Barne Medikuntzako departamentuko farmakologia-alorreko zuzendaria izan zen.

Nitroglizerinaren eta beste gai hodi-zabaltzaileen jokabidea aztertu zuen Muradek, eta 1977an aurkitu zuen gai horiek lotura zuzena zutela oxido nitrikoarekin. 1998an, Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria irabazi zuen Robert F. Furchgott eta Louis J. Ignarrorekin batera, oxido nitrikoaren inguruko aurkikuntzengatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu