Fenerbahçe SK (izen osoa Fenerbahçe Spor Kulübü) zenbait modalitate desberdin egiten duen Turkiako kirol taldea da, egoitza eta jokolekua Istanbul hiriko Şükrü Saracoğlu estadioan dituena. Turkiako futbol taldeen artean bigarrena da palmaresari dagokionez, 19 Liga eta 6 Kopa ditu. Etxeko partiduak

Fenerbahçe Spor Kulübü
Fitxategi:Fenerbahçe Spor Kulübü.svg
Ezizena(k)Sarı Kanarya ("kanario horiak")
Sorrera1907
Futbol zelaiaŞükrü Saraçoğlu Stadyumu
edukiera: 55.500 lagun
inaugurazioa: 1907 (2003an berriztua)
PresidenteaTurkia Ali Koç
EntrenatzaileaTurkia Jİsmail Kartal
LigaTurkiako SuperLiga
2022-232.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Futbolaz gain beste hainbat kirol ere baditu, nagusiena saskibaloi taldea, Fenerbahçe Ülker.

Historia aldatu

Abdul Hamid II.a sultanak turkiarrek futbolean jokatzea debekatu zuen eta beraz ixilpean sortu zen 1907an Fenerbahçe taldea. Berehala bihurtu zen Istanbuleko talde onenetakoa, hiriko txapelketa ugari irabazi baitzituen.

Bigarren Mundu Gerraren garaian Turkia osoko Milli Küme liga jokatu zen eta 1937 eta 1950 artean 6 aldiz eskuratu zuen txapelketa. 1959an Turkiako lehenengo liga abiatu zenean Fenerbahçek irabazi zuen lehen ekitaldia. Ordutik Istanbuleko beste bi taldeekin batera liga eta koparen dominatzailea izan da. Nazioarteko titulu bakarra 1967ko Balkandarren Kopa du, 1967an lorturikoa AEK Atenasen aurka. Bakoitzak partida bana irabazi eta hirugarrena jokatu behar izan zuen garaipena eskuratzeko.

XXI mendean Galatasaray eta Fenerbahçe izan dira ligak irabazi dituzten taldeak, seina bakoitzak, eta palmares orokorrean ere biak daude 19na garaipenekin. 2011ean beste bederatzi talderekin partida erosketen eskandaluan sartuta egon zen. UEFAk hiru urtetan Europan jokatzeko debekua ezarri zion, baina 2011eko liga garaipena ez zuen galdu.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
1907
     
 
 
 
1908tik
     
 
 
 
Batzuetan
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Turkian: 41 aldatu

  • Turkiako Liga (19): 1959, 1961, 1964, 1965, 1968, 1970, 1974, 1975, 1978, 1983, 1985, 1989, 1996, 2001, 2004, 2005, 2007, 2011, 2014..
  • Turkiako Kopa (7): 1968, 1974, 1979, 1983, 2012, 2013, 2023.
  • Turkiako Superkopa (9): 1968, 1973, 1975, 1984, 1985, 1990, 2007, 2009, 2014.
  • Milli Küme, ligaren aurrekaria (6): 1937, 1940, 1943, 1945, 1946, 1950

Istanbulen: 32 aldatu

  • Istanbuleko liga (15): 1912, 1914, 1921, 1923, 1930, 1933, 1935, 1936, 1937, 1944, 1947, 1948, 1953, 1957, 1959.
  • Istanbuleko kopa (1): 1945.
  • Istanbuleko Superkopa (4): 1930, 1934, 1938, 1939.
  • TSYD Kopa (12): 1969, 1973, 1975, 1976, 1978, 1979, 1980, 1982, 1985, 1986, 1994, 1995.

Nazioartean: 1 aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu