Fences (euskaraz Esparruak) 2016ko Denzel Washington estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu, ekoitzi eta antzeztutako drama film bat da. 1983ko August Wilson antzerkigilearen Pulitzer saria irabazi zuen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Denzel Washingtonez gain, Viola Davis, Stephen Henderson, Jovan Adepo, Russell Hornsby, Mykelti Williamson eta Saniyya Sidney aktoreek antzeztu zuten.

Fences (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2016
IzenburuaFences
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena139 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Pittsburgh
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Denzel Washington
Gidoigilea(k)August Wilson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaTodd Black (en) Itzuli
[[Kategoria:Todd Black (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaHughes Winborne (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMarcelo Zarvos
Argazki-zuzendariaCharlotte Bruus Christensen
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPittsburgh
Historia
Gertaera nabarmenakprincipal photography (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak

fencesmovie.com
IMDB: tt2671706 Filmaffinity: 702057 Allocine: 218229 Rottentomatoes: m/fences_2016 Mojo: fences Allmovie: v657465 TCM: 2107938 Metacritic: movie/fences TV.com: movies/fences
Facebook: FencesMovie Twitter: FencesMovie Netlix: 80125981Edit the value on Wikidata

Oscar Sarietan Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Viola Davis) irabazi zuen, eta beste hiru izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (August Wilson).

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1950eko hamarkada, Pittsburgh. Troy Maxson (Denzel Washington) garaiko gizartearen aurreritzi arrazialen aurka borrokatu eta aldi berean bere familia aurrera ateratzen saiatzen ari den afroamerikar aita bat da, horretarako berak eta bere senideek beren bizitzetan garrantzitsuak izango diren gertakari eta gorabehereak biziko dituzte.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu