Izterrezurraren haustura

Femurraren haustura» orritik birbideratua)

Izterrezurraren haustura, osasun oneko pertsonetan, traumatismo handi baten ondorioz eginiko haustura izaten da; halere, izterrezur haustura gehienak osteoporosia duten pertsonetan gertatzen dira, traumatismo txikien edo erorketen ondorioz.[1]

Izterrezurraren haustura
Deskribapena
Motafemur haustura, haustura
hip injury (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10S72.0
GNS-9820
MeSHD006620

Izendapena aldatu

Askotan "mokorreko haustura" edo "aldakako haustura" bezala ezagutzen dira, baina gehienetan izen hau ez da egokia izaten, giltzadura koxofemorala bera ez baita ukitua egoten.

Patogenia aldatu

Izterrezurraren burua hautsi dutenen jarrera tipikoa.

Mokorreko haustura gehienak energia baxuko traumatismoen eraginez adineko pazienteetan gertatzen dira, bereziki 75 urtetik gora; gazteagoetan, eskumuturreko hausturak dira nagusi (zahartu ahala, erorketa eskuekin gelditzeko gaitasuna galtzen da). Halere, lesioa izatearen arrazoi nagusia ez da erortzeko erraztasuna (gazteak sarriago erortzen baitira, pertsona nagusiak baino), ez bada ezen hezurraren ahultasuna.[2]

Izterrezurraren hausturek ospitalizazioa eta arazo gehigarriak ekarri ohi ditu,[3] kostu handiarekin (kasu bakoitzaren kostua 40.000 bat eurotan kalkulatu da[4]) osasun programek indar handia ezartzen dute osteoporosiaren tratamenduan eta erorketen prebentzioan.[5]

AEBetan eginiko ikerketek 65 urtetik gorako emakumeen artean lesio honek %1 inguruko intzidentzia neurtu zuen; adin bereko gizonen artean, %0,5 inguru. 1995tik aurrera mokorreko hausturen intzidentzia %20an gutxitu da,[4] itxuraz prebentzio programen eraginez.[6]

Hezurra ahultzen duten faktoreak:[1]

Hausturaren ezaugarriek traumatismoaren norabidearekin dute zerikusia. Adineko pertsonek izaten dituzten erorketa gehienak alboz izaten dira, kolpea aldakaren kanpo aldean hartuta (trokanter nagusiaren inguruan).[7]

Fisiopatologia aldatu

Izterrezurraren haustura batek (gorputzaren karga-lerroa hausten denean) mina eta ezintasun funtzional handia dakar; gehienetan pertsona ez da zutik mantentzeko gai, eta hanka laburragoa du, itxuragabetasun hirukoitz karakteristikoarekin (flexioa, adukzioa eta kanpo errotazioa).[1] Halere, kasu gutxi batzuetan (hezur zatiak mugitu ez direnean) pazientea oinez jarraitzeko gai izaten da.

Bestalde, izterrezurrean lotzen diren muskuluek (gorputzeko indartsuenak) hezur zatiak elkarren artean bereizteko joera dute; hori gertatzen denean hezurraren odol-zirkulazioa kaltetzen da.

Sailkapenak aldatu

Izterrezurraren haustura motak.

Diagnostikoa erradiografiaz konfirmatzen da. Horrela haustura mota ikusten da, eta sailkapen desberdinek pronostiko bat egitea eta bide terapeutiko egokiena aukeratzea ahalbidetzen dute. Sailkapen nagusiak hauek dira:

Pauwelsen sailkapena aldatu

Hausturaren norabidearen arabera, multzo bi bereizten dira:

Sailkapen topografikoa aldatu

  • Izterrezurraren buruaren haustura: traumatismo handien ondorioa izaten da, eta batzuetan luxazio koxofemoralarekin batera gertatzen da.
  • Izterrezurraren lepoaren haustura: beste izenez haustura azpikapitala edo intrakapsularra). Izterrezurraren buruaren eta trokanter nagusiaren artean gertatzen da. Haustura hauek izterrezurraren buruaren odol ekarpena eten ditzakete, eta honek hezur atal honen nekrosia ekar dezake.
  • Trokanterren arteko haustura: haustura trokanter nagusiaren eta txikiaren arteko lerroan gertatzen da. Ohikoena da (kasuen 2/3ak), eta konplikaziorik ezean pronostiko ona du.
  • Trokanterren azpiko haustura: trokanter txikiaren azpiko aldean edota izterrezurraren diafisian.

Gardenen sailkapena aldatu

Robert Symon Garden zirujau ortopediko ingelesaren sailkapenak hautsitako zatiek eta izterrezurraren buruak hartzen duten posizio erlatiboa hartzen du kontuan.[8] Horretara, lau gradu bereizten dira diafisiaren eta izterrezurraren lepoaren arteko angeluaren arabera:

  • I: hautsitako zatiek gora egiten dute, angelua irekiz (valgo).
  • II: hautsitako zatiak ez dira bere lekutik mugitu.
  • III: hautsitako zatiek behera egiten dute, angelua itxiz (varo), gradu txikian.
  • IV: hautsitako zatiek behera egiten dute, angelua itxiz (varo), gradu handian eta zatien bereizketa handiarekin.

Gradua handitu ahala, izterrezurraren buruaren odol-zirkulazioaren konpromisoa ere handiagoa da.[9]

Tratamendua aldatu

 
Izterrezurraren haustura, torlojuz eta plaka metalikoz lotua.

Aurreneurriak aldatu

Izterrezurreko hausturen tratamendu eraginkorrena, pertsona nagusietan eginiko aurreneurriak dira, bai erorketei dagokionez, baita hezurren hausgarritasunean eraginez ere.[2]

Tratamendu farmakologikoa aldatu

Izterrezurreko hausturetan, odol-koagulazioa ekiditeko terapia farmakologikoa erabili ohi da, konplikazioak saiheste aldera.[1]

Tratamendu ortopedikoa aldatu

Izterrezur hausturak modu kontserbadorean trata daitezke (Garden I eta II graduetan), baina ez da askotan egiten, immobilizazio epe luzeen albo-ondorioengatik (6 astetan karga ekidin ezkero hezurra soldatu daiteke).[7]

Paziente oso nagusietan eta oinez ibiltzea ezinezko dutenetan ere tratamendu kontserbadorea aukeratzen da (kirurgiatik errekuperatzeko lanak gehiegizkotzat jotzen direnean alegia).

Tratamendu kirurgikoa aldatu

Ohikoena da. Pazientea osasuntsu bada, hausturatik bi egun pasa aurretik egitea gomendatzen da.[1] Prozedura haustura motaren arabera aukeratzen da:

  • Izterrezurraren buruaren hausturak: helburua hezur zatiak tolestea eta tartean egon daitezkeen ehun bigunak baztertzea izaten da.
  • Izterrezurraren lepoaren hausturak: izterrezurraren buruaren odol-zirkulazioa berreskuratu dezaketen paziente gazteetan, barne-finkapen metalikoak ezartzen dira; 75 urte baino gehiagoko pazienteetan, berriz, protesiekin emaitza hobea lortzen da.
  • Trokanterren arteko hausturak: pieza metalikoekin lotzen dira, batzuetan izterrezurraren buruaren artroplastiarekin.

Fisioterapia aldatu

 
Mokorraren luzaketak eginez, fisioterapia-gune batean.

Haustura sendotu ostean, fisioterapia lagungarria da eguneroko aktibitateetara itzultzeko: mobilizazioa, karga-entrenamendua, erresistentzia-trebaketa eta elektroterapia erabiltzen dira.[10]

Dietetika aldatu

Adineko pazienteetan, eranskin dietetiko egokiek haustura izan eta hurrengo urteetan izan daitezkeen konplikazioak ekiditeko balio dezakete.[11]

Pronostikoa aldatu

Paziente gazte osasuntsuetan eboluzioa normalean ona izaten da, eta tipikoki 3-6 hil arteko berrabiltze prozesua behar izaten dute bizimodu guztiz normala egin arte.

Osteoporosiarekin lotutako hausturetan, berriz, urtebetean pazienteen heren bat hil egiten da; beste heren bat dependentzia egoeran geratzen da; eta beste heren batek independentzia lortzen du,[12] sei bat hilabeteren barruan.[13]

Zenbait kasutan konplikazioak ager daitezke: infekzioak (%2ko intzidentzia), pseudoartrosia, soldatze okerra, nekrosia (%20), albo-kalte neural eta baskularrak, pieza metalikoen soldatze okerra, tronbosia (%2), gernu-aparatuaren infekzioa, azaleko ultzerak (pazientea luzaroan oheratua egon behar denean[14]) edo pazienteak lehendik zituen gaixotasunak larritzea.[15]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Ferri, Fred F.,. Ferri's clinical advisor 2019 : 5 books in 1. ISBN 9780323550765. PMC 1040695302. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  2. a b (Ingelesez) Rubenstein, Laurence Z.. (2006-09-01). «Falls in older people: epidemiology, risk factors and strategies for prevention» Age and Ageing 35 (suppl_2): ii37–ii41.  doi:10.1093/ageing/afl084. ISSN 0002-0729. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  3. (Ingelesez) Yeates, David; Roberts, Stephen E.; Goldacre, Michael J.. (2002-10-19). «Mortality after admission to hospital with fractured neck of femur: database study» BMJ 325 (7369): 868–869.  doi:10.1136/bmj.325.7369.868. ISSN 0959-8138. PMID 12386038. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  4. a b (Ingelesez) Rosen, Allison B.; Cutler, David M.; Coca-Perraillon, Marcelo; Brauer, Carmen A.. (2009-10-14). «Incidence and Mortality of Hip Fractures in the United States» JAMA 302 (14): 1573–1579.  doi:10.1001/jama.2009.1462. ISSN 0098-7484. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  5. Rodríguez-Molinero, Alejandro; Narvaiza, Leire; Gálvez-Barrón, César; de la Cruz, Juan José; Ruíz, Jorge; Gonzalo, Natalia; Valldosera, Esther; Yuste, Antonio. (2015-11-01). «Caídas en la población anciana española: incidencia, consecuencias y factores de riesgo» Revista Española de Geriatría y Gerontología 50 (6): 274–280.  doi:10.1016/j.regg.2015.05.005. ISSN 0211-139X. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  6. Brauer, Coca-Perraillon, Cutler, Rosen.. (2015). Incidence and Mortality of Hip Fractures in the United States. .
  7. a b Essentials of musculoskeletal care. American Academy of Orthopaedic Surgeons 2010 ISBN 9780892039395. PMC 706805938. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  8. Obituary. R. S. Garden.. .
  9. (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Femurraren hausturak | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2019-07-13).
  10. Handoll, Helen HG; Sherrington, Catherine; Mak, Jenson CS. (2011-03-16). «Interventions for improving mobility after hip fracture surgery in adults» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd001704.pub4. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-07-06).
  11. Avenell, Alison; Smith, Toby O; Curtain, James P; Mak, Jenson CS; Myint, Phyo K. (2016-11-30). «Nutritional supplementation for hip fracture aftercare in older people» Cochrane Database of Systematic Reviews  doi:10.1002/14651858.cd001880.pub6. ISSN 1465-1858. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  12. Abrahamsen, van Staa, Ariely, Olson, Cooper. «Excess mortality following hip fracture: a systematic epidemiological review» Osteoporosis international.
  13. Dyer, Suzanne M.; Crotty, Maria; Fairhall, Nicola; Magaziner, Jay; Beaupre, Lauren A.; Cameron, Ian D.; Sherrington, Catherine; for the Fragility Fracture Network (FFN) Rehabilitation Research Special Interest Group. (2016-09-02). «A critical review of the long-term disability outcomes following hip fracture» BMC Geriatrics 16 (1): 158.  doi:10.1186/s12877-016-0332-0. ISSN 1471-2318. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  14. (Ingelesez) «Damage Control Orthopaedics: Patient Stabilization, Early Mobilization» Medical News Today (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  15. Essentials of musculoskeletal care. American Academy of Orthopaedic Surgeons 2010 ISBN 9780892039395. PMC 706805938. (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).

Kanpo estekak aldatu