Felix Heinrich Wankel ( Lahr, Badengo Dukerri Handia (Alemaniar Inperioa), 1902ko abuztuaren 13aHeidelberg, Baden-Württemberg (Mendebaldeko Alemania), 1988ko urriaren 9a) alemaniar ingeniari mekaniko eta asmatzailea izan zen, gero Wankel motoreari izena emango ziona.

Felix Wankel

Bizitza
JaiotzaLahr/Schwarzwald1902ko abuztuaren 13a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHeidelberg1988ko urriaren 9a (86 urte)
Hobiratze lekuaBergfriedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ingeniaria eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaSchutzstaffel
Deutschvölkischer Schutz und Trutzbund (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

Biografia aldatu

 
Municheko (Alemania) Deutsches Museumean ikusgai dagoen Wankel motor baten ebaketa

Felix Heinrich Wankel Lahren jaio zen, Badengo Dukerri Handian (Alemaniar Inperioa), 1902ko abuztuaren 13an. Aita Erresuma Batuan hil zen eta Wankelek ezin izan zuen ikasi, inprenta batean lanean aritu zelarik[1]. 1926ko krisiaren ondorioz, langabezian geratu zen, baina, amaren pentsioa erabiliz, bera eta bere lagunaren artean tailer mekaniko bat sortzea lortu zuten. Motor birakariaren ideian murgildurik, Mercedes eta BMW-rekin elkarlanean aritu zen.

1933an, ideia liberalak zituela-eta, kartzelan sartu zuten, baina BMWren zuzendariek askatzea lortu zuten. II. Mundu Gerraren ondoren, frantsesek makineria eta apunteak errekisatu zizkioten eta ez zituen 23 urte geroagora arte berreskuratu.

1936an, Wankel Emma "Mi" Kirin-ekin ezkondu zen, baina bikoteak ez zuen ondorengorik izan.

Ingeniari aleman hau Wankel izeneko motor errotatiboaren asmatzailea izan zen, zilindrorik gabeko barne-errekuntzako motor bat, aurreko diseinuekin alderatuta hobekuntza nabariak zituena, nahiz eta ez duen erabilera handirik izan automobilgintzan.

Autodidakta erabat, matematika ez zuen inoiz ondo menderatu; oso gazte izan zuen motor errotatiboaren ideia, barne-konbustioko motorra fabrikatzeko xedean, esperimentatzen aritu zen garaian. Nolabaiteko ospea eman zion bere asmakuntzak eta, 40. hamarkadan, Alemaniako itsas armadaren itsaspekoentzako balbulak eta atetilak diseñatzeko aukera izan zuen. Egindako lan honen ondorioz, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, kartzelan sartu guten.

1957ra arte, NSU Motorenwerke AG-rentzat lanean ari zen arte, itxaron behar izan zuen bere izena eramango zuen motorraren lehenengo eredu funtzionala eraikitzeko. Patente zati bat eskuratu zuen urte horretan bertan; Curtiss-Wright enpresa estatubatuarrak hobekuntzak egin zizkion diseinuari eta, hurrengo urtean, Mazda enpresa japoniarrak hura erabiltzeko lizentzia eskuratu zuen. Mazda auto deportiboen RX seriea da, gaur egun, Wankel motorra erabiltzen duen bakarra, motorraren errendimenduarekin arrakasta nahikoa izaten. Bere asmakizunei esker, 1969an, Wankelek honoris causa doktoretza jaso zuen Municheko Teknologia Unibertsitatearen eskutik.

1970ean, Wankelek bere izena daraman fundazioa sortu zuen eta animalien eskubideen alde egin zuen.

Sekula ez zuen gidatzeko baimenik lortu, miopia handia baitzuen, baina Wankel motorra zuen NSU Ro 80 baten jabea zen eta gidatzen zuen, hala ere[2].

Heidelbergen hil zen 1988an, 86 urte zituenean.

Heriotzaren ondoren, Felix Wankel fundazioak bere jabego higiezina Volkswagen AG-ri saldu zion. Dokumentazioa Mannheim-go Technoseum-en dago artxibatuta eta, Altlußheim-en, AUTOVISION·Tradition&Forum erakusketa dago, 80 bat motor birakari eta Wankel motorra duten auto asko ikusgai daudelarik.

Patenteak aldatu

Data Konpainia Herrialdea Lizentzia
1958ko urriaren 21 Curtiss-Wright Corp. AEB Denak
1960ko abenduaren 29 Fichtel & Sachs AG Alemania Motorra eta ontzia, 0.5–30 PS
1961eko otsailaren 25 Yanmar Diesel Co. Ltd Japonia Gasolina eta Diesel motorrak, 1–100 PS, 1–300 PS
1961eko otsailaren 27 Toyo Kogyo, Co. Ltd. Japonia Gasolina 1–200 PS land vehicles
1961eko urriaren 4 Klöckner-Humboldt-Deutz AG Alemania Diesel motorrak, denak
1961eko urriaren 26 Daimler-Benz AG Alemania Gasolina 50 PS
1961eko urriaren 30 MAN AG Alemania Diesel motorrak, denak
1961eko azaroaren 2 Friedrich Krupp AG Alemania Diesel motorrak, denak
1964ko martxoaren 12 Daimler-Benz AG Alemania Diesel motorrak, denak
1964ko apirilaren 15 S.p.A Alfa Romeo Italia Gasolina motorra 50–300 PS edo autoa
1965eko otsailaren 17 Rolls-Royce Motors Ltd. Erresuma Batua Diesel eta motor hibridoak 100–850 Ps
1965eko otsailaren 18 IFA VEB Alemania[3] Gasolina motorrak: 0.5–25 PS eta 50–150 PS
1965eko martxoaren 2 Dr.Ing. h.c. Porsche KG Alemania Gasolina motorra: 50–1000 Ps
1966ko martxoaren 1 Outboard Marine Corp. AEB Gasolina motorra: 50–400 Ps
1967ko maiatzaren 11 Comotor S.A. Luxenburgo Gasolina eta Diesel motorra: 40–200 PS
1967ko irailaren 12 Graupner Alemania 0,1–3 PS motorra
1969ko abuztuaren 28 Savkel Ltd. Israel Gasolina 0.5–30 PS industrial motorra
1970eko urriaren 1 Nissan Japonia Gasolina motorra: 80–120 Ps
1970eko azaroaren 10 General Motors AEB Denak, hegazkinak izan ezik
1970eko azaroaren 24 Suzuki Japonia Gasolina motorra: 20–60 PS motozikletarentzat
1971ko maiatzaren 25 Toyota Japonia Gasolina motorra: 75–150 PS
1971ko azaroaren 29 Ford-Werke AG, Köln Alemania Gasolina motorra: 80–200 PS (1974 quit)
1972ko uztailaren 25 BSA Ltd. Erresuma Batua Gasolina motorra: 35–60 PS motozikletarentzat
1972ko irailaren 29 Yamaha Japonia Gasolina motorra: 20–80 PS motozikletarentzat
1972ko urriaren 4 Kawasaki Heavy Industries Ltd. Japonia Gasolina motorra: 20–80 PS motozikletarentzat
1973ko otsailaren 3 American Motors (AMC) AEB Gasolina motorra: 20–200 PS

Kanpo-loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz)https://www.ecured.cu/F%C3%A9lix_Wankel
  2. The Rotary Club", Don Sherman, Automobile Magazine, February 2008, pp 76–79
  3. DDR
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Felix Wankel