Felipe Muñoz Kapamas

Felipe "Tibio" Muñoz Kapamas (Mexiko Hiria, 1951ko otsailak 3) braza estiloko mexikar igerilari ohi bat da. 1997an balentria errekonozitzen zuen Olinpiar Ordena jaso zuen.

Felipe Muñoz Kapamas

Mexikoko Diputatuen Ganberako kide

2012ko irailaren 1a - 2015eko abuztuaren 31
Hautetsia: LXII Legislature of the Mexican Congress (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1951ko otsailaren 3a (73 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaTexasko Unibertsitatea Austinen
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria eta politikaria
Pisua74 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Lantokia(k)Mexiko Hiria
Izengoitia(k)El tibio
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Iraultzaile Instituzionala

Karrera aldatu

Felipe Muñozek El Tibio ezizena bere aita Aguascalienteskoa eta bere ama Mexikoko estatuko Río Frío herrixkakoa delako jasotzen du. Mexikon ospatu ziren 1968ko Udako Olinpiar Jokoetan, 17 urte baino ez zituenean, mundu guztia harritu zuen 200 metro brazako proba irabaziz, sailkapen sailetan denborarik hoberena lortu zuen arren, ez baitzen urrezko dominarako faboritoa. Probaren amaieran, El Tibiok munduko faboritoa zen Vladimir Kosinsky sobietarra garaitu zuen proba amaitzeko 25 metro baino falta ez zirenean. Proba 2 minutu, 28 segundo eta 7 ehuneneko denborarekin amaitu zuen. Muñoz igeriketan urrezko domina bat irabazi duen lehen mexikarra bihurtu zen, eta, orain arte, baita bakarra ere. Atlantan ospatu ziren 1996ko Udako Olinpiar Jokoetan mexikar ordezkaritzaren buruzagi izendatua izan zen, baita Mexikoko Olinpiar Batzordearen presidente ere 2000 eta 2005 artean ere. 1991n Igeriketako Nazioarteko Ospearen Aretoko kide izendatua izan zen, igeriketaren historian kirolaririk garrantzitsuenen izenak dauden museoa dena.

Palmaresa aldatu

Olinpiar Jokoak aldatu

Panamerikar Jokoak aldatu


Aurrekoa
Ian O'Brien
Gizonezkoen 200 metro brazako olinpiar txapelduna
1968
Ondorengoa
John Hencken