Feliciana Enríquez de Guzmán

espainiar idazlea

Feliciana Enríquez de Guzmán (Sevilla, 15691644), Espainiako Urrezko Mendeko poeta eta antzerkigilea.

Feliciana Enríquez de Guzmán
Bizitza
JaiotzaSevilla, 1569 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
Heriotza1644 (74/75 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta poeta

Biografia aldatu

Autore honi buruz oso gutxi dakigu.

Bere testamentuaren klausulek adierazten dute nortasun sendoa zuela, errukitsua eta premia gehien zutenei laguntzekoa.

Gezurra edo argumentu asmatua izan liteke, Lope de Vega-k bere Laurel de Apolo lanaren 3. silva motako bertsoan bildu zuena berari buruz: non Salamancako Unibertsitatean gizonez mozorrotuta ikasi zuen Feliciana andrearen istorioa kontatzen duen. Hirugarren ikasturtean ikasle batekin maitemindu zen (agian bere bigarren senarra), teologian eta astrologian lizentziatu zen eta, emakumea zela jakin zutenean, emakumea zela deklaratu behar izan zuen eta Sevillara bueltatu. Lopek ez zituen Felicianaren ideia dramatikoak gustuko, baina berarekiko adeitasuna sentitzen zuen, hona hemen aipatu dugun bere olerkia:

Mintiendo su nombre/ y transformada en hombre,/ oyó Filosofía / y, por curiosidad, Astrología [...] / Y, de aquella científica academia / mereció los laureles con que premia, / no de otra suerte que a Platón divino/ aquella celebrada Mantinea / que en forma de varón a Grecia vino [...] / tan bizarro galán y gentil hombre, / que, con notable gracia entretenía / damas que, con amores y desvelos / a unas daba favores y a otras celos / haciendo que muriesen en la fuente / que de Narciso, por su error, se nombra / enamoradas de su propia sombra.[1]

Aldiz, Lope de Vegaren ikasle batek egia zela frogatu zuela dirudi: Tirso de Molina-k —Gabriel Téllez—, El amor médico lanean aipatu baitzuen: "¿Siempre han de estar las mujeres / sin pasar la raya estrecha / de la aguja y la almohadilla? / Celebre alguna Sevilla / que en las ciencias aprovecha" ('Beti egon behar dira emakumean / marra estua igaro gabe / orratzarena eta kuxin txikiarena? / Ospa ezazu Sevilla / zientzian aurrera egiten duena'); lan horren argumentuan protagonistak Coimbran ikasten zuen gizonez jantzita, eta ez Salamancan. Gainera, Felicianaren bizitzan oinarritutako lan horrek Antonio Mira de Amescua-ren La Fénix de Salamanca lana inspiratu zuen.

Hainbat porrot sentimentalen ondoren, bi aldiz ezkondu zen: lehen aldiz Cristóbal Ponce de Solís y Farfán-ekin, bere emaztea patroi egin zuen kaperautegi baten sortzailea, eta, bigarren aldiz, 1619an, Francisco de León abokatu ospetsuarekin (1630. urterako alargunduta zegoen).

Lana aldatu

Tragicomedia de los jardines y campos sabeos, primera y segunda parte, con diez coros y cuatro entreactos lana imprimatu zuen (lehenengo zatia Coimbran, Jácome Carvalho-ren inprentan, 1624an; eta bigarrena Lisboan, Pedro Crasbeeck-enean, 1624an ere; geroago hainbat aldiz berrinprimitu zuen), bere bi ahizpa mojei dedikatuta (Sevillako Santa Inés komentuan zeudenak). Hitzaurrean, bertso soltean, antzerkiari buruz teorizatzen zuen eta, garrantzitsua da, Lope de Vegak Arte nuevo de hacer comedias ('Komediak egiteko arte berria', 1609) lanean esaten duenaren aurkakoa delako. Era berean, Marcelino Menéndez Pelayo- k bere Historia de las ideas estéticas en España lanaren X. kapituluan azpimarratu zuen XVI. mendeko beste espainiar neoklasikoek ez bezala, espazioaren batasunari, denobrarenari beste garrantzi eman zion. Tragikomedia bukatzen duen Carta Ejecutoria (edo 'gutun exekutorioa') lanarekin bere garaiko komediak kritikatu zituen, zalditeria liburuen argumentu berdintsua izaten baitzuten. Bere lanaren originalena, prosan idatzitako akto arteko lanak dira, Las gracias mohosas ('grazia lizundunak') izenburuko, non Valle-Inclánen itsustasun espresionistaren aurrekariak bihurtzen diren, dama eta haien ezkongai erridikuluak agertzen diren. Bere lanean ere, Laberintu konplexu moduko bat idatzi zuen, bere bigarren senarrari omenaldi gisa

Bere beste komediak ez dira aurkitu, nahiz eta jakina den Las doncellas de Símancas ('Simancaseko mirabeak') izeneko lana ere idatzi zuela.

Poeta gisa oso trebea zen eta inspirazioz beteta zegoen eta, horregatik, Lope de Vega beraren laudorioa merezi izan zuen.

Iritsi zaizkigun olerkien artean, dezima edo hamarren batzuk daude, bere bigarren senarrak egindako lan batean sartu zituenak, Información en Derecho por la puríssima y limpíssima Concepción de la Virgen María ('Maria Birjinaren sortze garbiaren zuzenbideaz informazioa' 1625) izenekoa; baita Las Bodas de Maya y Clarisel ('Maya eta Clariselen ezkontza') izeneko sonetoa; aipatutako Censura de las antiguas comedias españolas ('Espainiar komedia zaharrei gaitzespena') bertso soltean egina; eta, azkenik, madrigal eder bat El sueño de Gelita ('Gelitaren amets').

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Bolaños, Piedad (2012): Doña Feliciana Enríquez de Guzmán. Crónica de un fracaso vital (1569-1644), Sevilla: Secretariado de publicaciones de la Universidad de Sevilla.
  • Enríquez de Guzmán, Feliciana (1627). Tragicomedia los jardines y campos sabeos. Primera y segunda parte, con diez coros y cuatro entreactos.