Fazistol

aldi anitzeko kantore bat, elizako kantu-liburuak jartzekoa

Fazistola[1] alde anitzeko kantore handia da, liburu batzuk batera zabalik izateko erabiltzen direnak. Era honetakoek lau alde izan ohi zituzten, lau fraidek edo elizgizonek lau kantu-liburu aldi berean irakurri edo kantatzeko modukoak[2].

Santakurutze Kanpezuko elizako koroan, fazistol bat.
Ezpeletako elizako kantore, ondare izendapena duena.
Sevillako katedraleko fazistola.

Europako Mendebaldean Pizkundetik aurrera zabaldu ziren bereziki, eta modelo birakariak ere badira adibide landuenetan. Bi aurpegikoak izan daitezke txikienak, eta lau baino gehiago izan ditzakete batzuek.

Euskal Herrian gorde diren era honetako kantoreen artean, Ezpeletako Jondoi Eztebe elizan bada bat, 18. mendekoa, ondare babestu gisa izendatua[3]. Beste bi adibide bikain dira Lantziego elizan dagoen fazistol manierista, 16. mendekoa[4]; Santikurutze Kanpezuko elizako koroan dagoena, edo Urizaharrako elizako koroan dagoena, 18. mendekoa[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Juan Mari Lekuona-ri Omenaldia = Homenaje a Juan Mari Lekuona = Hommage à Juan Mari Lekuona.. Euskaltzaindia 2009, 300 or. ISBN 978-84-95438-55-3. PMC 697471899. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Los atriles. Historia y uso» capolavoro.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. «Lutrin» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  4. (Ingelesez) Goñi, Pedro Luis Echeberría; Chaurri, José Javier Vélez. (2016-12-16). «Un facistol manierista en Lanciego (Álava). El repertorio ornamental belifontiano en la diócesis de Calahorra» Brocar. Cuadernos de Investigación Histórica (40): 157–174.  doi:10.18172/brocar.3246. ISSN 1885-8155. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  5. «López De Porras, Miguel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).

Kanpo estekak aldatu