Fast Times at Ridgemont High

Fast Times at Ridgemont High (euskaraz Garai Ziraragarriak Ridgemont Ikastetxean), 1982ko Amy Heckerling estatubatuar zinema zuzendariaren nerabe komedia film bat da. Sean Penn, Jennifer Jason Leigh, Judge Reinhold, Phoebe Cates, Brian Backer, Robert Romanus eta Ray Walston aktoreek antzeztu zuten.

Fast Times at Ridgemont High
hainbat artistaren filma
Egilea(k)hainbat artista
Argitaratze-data1982
IzenburuaFast Times at Ridgemont High
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoateen film (en) Itzuli, sarbide-bizipena, film komikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta film dramatikoa
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Santa Monica eta Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Amy Heckerling
Gidoigilea(k)Cameron Crowe
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArt Linson
Irving Azoff (en) Itzuli

[[Kategoria:Irving Azoff (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaEric Jenkins (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Bonham
Argazki-zuzendariaMatthew F. Leonetti
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKalifornia eta San Diego
Argumentu nagusiabirjintasuna eta abortua

IMDB: tt0083929 Filmaffinity: 347345 Allocine: 31316 Rottentomatoes: m/fast_times_at_ridgemont_high Mojo: fasttimesatridgemonthigh Allmovie: v16859 TCM: 19313 Metacritic: movie/fast-times-at-ridgemont-high TV.com: movies/fast-times-at-ridgemont-high Netlix: 60035933Edit the value on Wikidata

Argumentua Cameron Crowe gidoilari eta zuzendariak idatzi zuen, eta bere ikasle garaiko bizipenetan oinarritu omen zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB, Kalifornia, Ridgemont insitutua. Institutu horretako hainbat ikasle nerabeen egunerokotasuna eta gorabeherak agertzen dira, ikasketetan baina nesketan eta mutiletan egiten interesatuagoak daudenak.

Stacy Hamilton (Jennifer Jason Leigh) neska gazte ikaslea merkatal-gune bateko kafetegi batean lanean hasi da, amodio kontuetan eskarmentu handiagoa duen Linda Barrett (Phoebe Cates) adiskidearen laguntzaz, mutilagun bat topatzen saiatuko da. Stacyk Mark Ratner (Brian Baker) gustukoa du, merkatal-gune berdineko antzokian lan egiten duen mutil gaztea, baina gustuko duela esateko beldur da. Gainera, Markek ere elkarrekin ateratzeko ezer aipatzen ez diola eta, Marken laguna eta amodio kontuetan haren aholkularia den Mike Damone (Robert Romanus) harroputzarekin ateratzen hasiko da. Halere, bien arteko harremana oso laburra izan denez, Stacy egoera deserosoan gelditu, eta denborarekin berriz ere Ratengana hurbilduko da.

Une beran, institutu horretako beste ikasleen gorabeherak ere agertuko dira, tartean Stacyren anai nagusia den Brad Hamiltonek (Judge Reinhold) lanean dituen istripu ugariak, eta Jeff Spicoli (Sean Penn) surfzale gatazkatsu eta zorigaiztokoak Hand (Ray Walston) historia irakasle irmoarekin dituen hika-mikak.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu