Farah (Paxtueraz/persieraz: ‏فراه‎), Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. Iparraldean Herat probintziarekin du muga, ipar-ekialdean Ghor probintziarekin, hego-ekialdean Helmand probintziarekin, hegoaldean Nimruz probintziarekin eta mendebaldean Iranekin. 48.471 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 458.500 biztanle zituen.[2] Hiriburua Farah da eta lurraldeko hiri garrantzitsuenetarikoak Anar Darreh eta Šindand dira..

Farah probintzia
 Afganistan
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
Afganistango probintziaFarah
Geografia
Koordenatuak32°20′37″N 62°07′10″E / 32.3436°N 62.1194°E / 32.3436; 62.1194
Map
Demografia
Biztanleria54.000 (2012)

Biztanle gehienak (%80) paxtunak dira. Tajikak %14 dira eta badira gutxiengo belutxi, aimak eta hazarak ere.

Kultura eta gizartea aldatu

Irango goi-lautadarekin mugan dago lurraldea, eta biztanleria lurraldean barrena zabalduta bizi da. Ezagunak dira gaztelu-hondakinak, besteak beste.

Etniei dagokienez, paxtunak dira Farah-ko biztanle gehienak (%80 inguru), baina hiriburuaren inguruan eta lurraldean zehar beste etnia batzuetakoak ere badaude: Tajik etniakoak, Aimaq-ak, Baloch-ak eta Hazarak.

Orokorrean, gizarte-antolaketa patriarkala daukate: tribu-buruak (ia beti gizonezkoak) errespetu handiz tratatzen dituzte, eta familiak indar handia dauka.

Erlijio nagusia islama da; gehienak suniak dira, baina hazara gehienak xiitak dira.

Lurraldean hizkuntza hauek egiten dira: dari, persiera, paxtuera eta baloch hizkuntza.

Barrutiak aldatu

 
Farah Probintziako barrutiak

Farah Probintziak barruti hauek ditu:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu