Falcon Heavy SpaceXek diseinatu eta garatutako jaurtiketa ibilgailu super-astun berrerabilgarri bat da. Falcon Heavy (lehenago Falcon 9 Heavy deitua) Falcon 9 jaurtiketa ibilgailuaren aldaera bat da, jatorrizko Falcon 9 suziria beste bi alboko Falcon 9 etapekin indartua. Horrek aukera ematen du Lurraren orbita baxuan 63.800 kilogramo jartzeko, Falcon 9ak jar zitzakeen 22.800 kilogramoekin alderatuta. Hala ere, Falcon Heavyak karga hori eraman ahalko du guztiz xahutzen bada; transferentzia geoestazionarioko orbitan lehen eta bigarren mailako suziriak berreskuratuz, ordea, 8.000 kilogramo izango da gehienekoa, Falcon 9 batek eraman ditzakeen 5.500 kilogramoen ordez. Falcon Heavyren diseinua gizakiak espaziora bidaltzeko pentsatua dago, eta Ilargira zein Martera misioak egiteko erabili asmo dituzte.

Falcon Heavy
Falcon 9 (en) Itzuli, super heavy-lift launch vehicle (en) Itzuli eta heavy-lift launch vehicle (en) Itzuli
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSpaceX
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia2018ko otsailaren 6a
Dimentsioak3,66 (diametro) × 70 (altuera) × 12,2 (zabalera) m
Masa1.420.788 kg
OsagaiakMerlin 1D (en) Itzuli (27a)
booster (en) Itzuli (2a)
rocket stage (en) Itzuli (2a)

2018ko otsailaren 6an Falcon Heavyren lehen misio arrakastatsua eman zen. Karga gisa, SpaceX enpresaren sortzaile Elon Musken Tesla Roadster kotxea bidali zen.

Kanpo estekak aldatu