Faiantza edo toska kanpoaldea beiraztatua duen zeramikazko materiala da. Izenaren jatorria Ravena ondoko Faenza hiriaren aldaeratik dator.

Buztin fin eta beiraztatuz eginiko platera (maiolika) irudi tradizionalekin, Faenzan egina.

Zeramika hau, aurretik, ash izeneko landare bat edo natroia bezalako alkalino erako material eranskari batekin nahasten zen hondarra edo kuartzo bikortsuz eginiko ore batetik abiatuta lortzen zen. Ondoren, orea labe batean berotzen zen, non, nahasketa horretako osagai sodikoa kanpoan kontzentratzen zen, gainazalean amaiera beirakara eder bat zuen zatia lortuz.

Kolorerik ohikoenak honako hauek dira: urdin argia, urdin berdexka eta okrea. Kolore hauek, kobre, burdin, kobalto eta manganeso pigmentuak erabiliz lortzen ziren.

Egiptoko faiantza aldatu

 
Finantzazko hipopotamo estatuatxoa. Egiptoko Inperio Ertaina. Louvreko Museoa.

Antzinako Egipton oso sarri erabilia zen estatuatxo, kuttun eta beste apaingarri batzuk egiteko.

Beste erabilerak aldatu

Batzuetan, "Faiantza" etxeko baxera izendatzeko erabiltzen da, gai honekin egiten baitziren.


Kanpo estekak aldatu