FK Ventspils (izen osoa Futbola Klubs Ventspils) Letoniako futbol talde onenetakoa da, Ventspils hirikoa. 6 aldiz irabazi du Letoniako futbol liga eta 7 aldiz Kopa.

FK Ventspils
Sorrera1997
Futbol zelaiaVentspils Olimpiskais Stadions
edukiera: 3.200 lagun
PresidenteaLetonia Guntis Blumbergs
EntrenatzaileaMoldavia Viorel Frunză
LigaLetoniako Liga
20204.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Ventspils hiriko FK Venta eta FK Nafta taldeek bat egin zuten 1997an FK Ventspils osatuz. FK Venta taldeak 60. hamarkadan izan zuen garai onena, Letoniako Errepublika Sozialistako liga bat (1969an) eta Letoniako Kopa bat (1967an) irabazi baitzituen.

FK Ventspils-ek berehala lortu zuen maila bikaina eta 2000, 2001 eta 2002an bigarren egin zuen ligan Skonto FC handiaren atzetik. Lehenengo garaipena 2003ko Kopan iritsi zen eta 2007 arteko kopa guztiak irabazi zituen 2006koa ezik. Urte horretan baina bere lehenengo liga eskuratu zuen eta ordutik Letoniako puntako taldea izan da.

2007an Estatu Independenteen Erkidegoko Kopako finala jokatu zuen Uzbekistango Pakhtakor Tashkent taldearen aurka. Partida 0-0 berdindu ostean penalti jaurtiketetan erabaki zen txapelketa eta Ventspilsek 9-8ko emaitzaz galdu zuen. 2017an Kopa berri bat eskuratu zuen. 2018an Ligan eta Kopan bigarren egin zuen.

Palmaresa aldatu

Letonian: 14 aldatu

  • Liga (6): 2006, 2007, 2008, 2011, 2013, 2014.
  • Kopa (8): 1967*¹, 2003, 2004, 2005, 2007, 2011, 2013, 2014.
    • ¹ FK Venta izan zen 1967ko Kopako txapelduna.

Nazio artean: 2 aldatu

Kanpo estekak aldatu