Félix Urtubi

gudari espainiarra
Artikulu hau hegazkinlariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urtubia».

Félix Urtubi Ertzila (Elorrio,[1] Bizkaia, 1906Madril, Espainia, 1936ko irailaren 13) Espainiako Aireko Armadako hegazkinlaria izan zen, Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatu zena.

Félix Urtubi
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1906
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1936ko irailaren 13a (29/30 urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduasarjentu
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Urtubik matxinoek irabazitako eskualdetik ihes egin zuen Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala. Tetuandik Sevillara matxinoen Breguet 19 hegazkina gidatzen ari zela, bere behatzaile Juan Castro tenientea hil zuen, eta Málagara joan zen.[2] Espainiako Aireko Armadan sarjentua izan zen Lafayette eskuadrilan. Hawker Fury batean hegaz egin zuen,[3] eta Albuquerquen galdu zuen.

Madrilgo guduan hil zen, 1936ko irailaren 13an, bere Nieuport 52 hegazkinarekin Fiat CR.32 baten aurka borrokan ari zela. Bere hegazkin hondatua lurrera erortzera zihoala ikusita, Regia Aeronauticako Vincenzo Patriarca italo-estatubatuarraren hegazkinaren aurka oldartu zen.[2]

Urtubi hantxe hil zen, baina Patriarca paraxuta erabiliz salbatu zen.[4] Hidalgo de Cisnerosek Patriarca galdekatu zuen,[5] eta prentsan zabaldu zuen ekintza. Estatubatuar pasaporteak libratu zuen italiarra fusilamentutik.

Erreferentziak aldatu