Eztebe I.a Hungariakoa

Eztebe I.a Hungariakoa (jaiotza-izena: Vajk; Esztergom, Panonia, 975 inguruan - Esztergom, 1038), San Esteban I.a izenaz ere ezaguna, Hungariako lehen erregea (1000 -1038ko abuztuaren 15a) izan zen.

Eztebe I.a Hungariakoa


Hungariako erregea

1000 - 1038
← baliorik ez - Peter, King of Hungary (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEsztergom, 975
Herrialdea Hungariako Erresuma
HeriotzaSzentkirály (Esztergom) (en) Itzuli1038ko abuztuaren 15a (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSzékesfehérvár Basilica (en) Itzuli
Székesfehérvár
Familia
AitaGéza
AmaSarolt
Ezkontidea(k)Gisela of Hungary (en) Itzuli  (996 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaÁrpád dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Santutegia
Abuztuaren 20 eta Abuztuaren 16
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza aldatu

Géza Hungariakoaren eta Sarolta erreginaren semea zen, eta Gisela Bavariakoaren senarra. Árpád printze magyarraren ondorengoa zen. Aita hil ondoren, Printze Handi gisa gobernatu zuen 997 eta 1000 bitartean, eta, aurrerago, Hungariako errege izan zen 1000-1038 urte-tartean.

San Esteban erregea izan zen bere bertute kristauengatik, eta ez martiri gisa hil zelako, santu egin zuten lehen erregea.

Bere erregealdian kristautasuna erlijio ofizial gisa ezarri zuen, eta magyarren antolakuntza tribala sistema feudal bihurtu zuen. Gregorio VII.a aita santuak 1083an kanonizatu zuen, eta Hungariako zaindari santua da.

Eztebe I.a, Hungariako lehen erregea aldatu

1000ko abenduan errege koroatu zuten. Ofizialki errege kristau bihurtu zen, eta Hungaria erresuma izatera pasatuko zen; horrela, Kroazia eta gero, Erdialdeko eta Ekialdeko Europan sortutako bigarren erresuma izango zen.

San Estebanek bi artxidiozesi eta hamar diozesi edo elizbarruti sortu zituen.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eztebe I.a Hungariakoa