Ezpeize-Ündüreine

Zuberoako udalerria


Ezpeize-Ündüreine ([es̻peis̻e ynðyʁ̞eiɲe]) Zuberoako udalerria da eta Pettarra eskualdean dago kokaturik.

Ezpeize-Ündüreine
 Zuberoa, Euskal Herria
Ezpeizeko pilota plaza eta eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Espès-Undurein
AuzapezaMichel Ibarra
(2010-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64214
Herritarraezpeiztar-ündüreintar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°16′16″N 0°52′44″W / 43.2711°N 0.8789°W / 43.2711; -0.8789
Map
Azalera9,78 km2
Garaiera105 - 233 metro
Demografia
Biztanleria493 (2018:  5)
Dentsitatea53,48 biztanle/km²
Zahartzea[2]% 24,19
Ugalkortasuna[2]‰ 52,31
Ekonomia
Jarduera[2]% 72,28 (2011)
Desberdintasuna[2]% 13,3 (2011)
Langabezia[2]% 2,48 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 59,7 (2010)
Erabilera% 27,49 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1842ko urtarrilaren 10. urtea

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Uhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da.

Udalerri mugakideak aldatu

Udalerria Bearnorekin da mugakidea ipar-ekialdean

Historia aldatu

Ezpeize eta Ündüreine herriak 1842. urteko urtarrilaren 10ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.

Demografia aldatu

XIX. mendearen erdialdean bi herriek bat egin ondoren, bertako biztanle kopurua 500 ingurukoa zen. Kopuru horretan mantendu izan da azken 200 urteetan.

Ezpeize-Ündüreineko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika aldatu

Alkateak aldatu

Agintaldia Alkatea Alderdia
1995-2001 Pierre Rospide
2001-2008 Lucien Lapeyrade
2008-2010 Lucien Lapeyrade[3]
2010-2014 Michel Ibarra[4]
2014-2019 Michel Ibarra

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Ezpeizeko eliza, San Martini eskainita, monumentu izendaturik dago 1925. urtetik aurrera. Zuberotar estiloko kanpandorre trinitarioa du. 2007. urteko zaharberritze lanekin, nabe nagusiko sabaian XVII. mendeko marrazkiak aurkitu zituzten. Ezpeizeko elizaren zeinutegia okerra dago eta kondairak dio lamiek egina izan zela.[5]
  • Ündüreinek, era berean, badu bere eliza.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Udalerria EODAn.
  2. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. Lulu Lapeyrade 2010ean zendu zen.
  4. Lapeyraderen ordez kontseilariek hautatua. Ikus Michel Ibarra élu maire, SO.
  5. «Ezpeize-Ündüreine - Soule Xiberoa» www.soule-xiberoa.fr (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa