Ezamihilu edo aneta (Anethum graveolens) Apiaceae familiako landare belarkara da, Anethum generoko espezie bakarra. Jangarria da eta kostaldean belarrak hazten da Europa mendebaldean, Mediterranoean, eta Asiako Beltzean. Landare ginbaildun lore-horia da.[1]

Ezamihilu
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
FamiliaApiaceae
GeneroaAnethum
Espeziea Anethum graveolens
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdill oil (en) Itzuli, dill seed oil (en) Itzuli eta dill (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Urteroko landare belarkara da. 30-45 cm inguru hartzen du normalean baina metrobeteko altuerara ere iritsi daiteke. Landare usaintsua da.

Zurtoin fin berdea du, lerro berde eta zuriak tartekatzen dituena. adar gutxi batzuk ditu eta puntan 10-20 erradiotako unbelak ateratzen ditu, bakoitzaren puntan lore hori txikiak ateratzen dira. Uda erdialdera loratzen da.

Hostoak oso oso finak dira, lumak dirudite. Berde ilunak dira eta perrexilaren antzeko zaporea dute.

Loreetan sortzen diren fruituak luzeak dira, 4-6 mm, eta hegodun merikarpio bi dituzte. Haziak obalatuak eta zapalak dira.

Bizitokia aldatu

Klima epel eta beroak atsegin ditu. Landatu gabeko soroetan agertzen da, 500-600 metrotako altueratik behera, ez baitu hotza jasaten.

Erabilera aldatu

 
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Digestio aparatuko guruinak estimulatzen dituztenez dispepsia eta puzkerren kontra erabiltzen da. Digestiboa eta diuretikoa ere bada eta hilekoaren mina arintzeko ere erabiltzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu