Exosfera atmosferaren geruza gorena da. Exosferan kanporantz mugitzen ari den molekula batek espaziora ihes egin dezake nahiko azkar mugitzen bada; bestela, berriro exosferara itzuliko da grabitatearen ondorioz. Edozein kasutan, molekulak ez du beste molekula batekin ia inoiz talka egingo, exosferaren dentsitatea oso baxua baita.

Lurraren exosferako gas nagusiak gas arinak dira, batez ere hidrogenoa. Exosferaren beheko aldea den exobasetik hurbil helioa, karbono dioxidoa eta oxigeno atomikoa ere badago. Exosfera Lurraren eta espazioaren arteko azken geruza da.

Mugak aldatu

Exosferaren beheko mugari termopausa edo exobase deritzo, eta 500 eta 1.000 km artean dago. Goiko aldea, berriz, 10.000 km inguruan dauka.

Kanpo estekak aldatu