Exit... Stage Left, Rush taldearen zuzeneko bigarren diskoa, 1980ko ekainaren 10ean eta 11n The Apollon (Glasgow, Eskozia) eta 1981eko martxoaren 27an The Forumen (Montreal, Quebec) grabatu zuten. 1982an izen bereko bideo bat argitaratu zen, eduki apur bat desberdinekin, VHSn eta ondoren Laserdiscen, eta 2007an DVDan.[1][2]

Exit...Stage Left
Rushen albuma
Egilea(k)Rush
Argitaratze-data1981
Ezaugarriak
Genero artistikoaRock progresiboa
DiskoetxeaAnthem
Deskribapena
Honen parte daRush' albums in chronological order (en) Itzuli

Discogs: 7461 Edit the value on Wikidata

Datuak aldatu

Exit... Stage Left Rushen lehen albumetako bat izan zen digitalki masterizatua izan zena. Mundua CDaren formatu digitalera eraman ahala, jatorrizko grabazio analogikoetatik sortutako master digitalak behar bihurtu ziren. Rushen estudioko aurreko albuma, Moving Pictures, digitalki masterizatutako lehen rock albumetako bat izan zen.[3]

Rushek 80ko hamarkadaren hasieran teknologikoki aurrera egin ahala, grabatutako jarduketa akastunak harrapatzea gero eta zailagoa zen:

"Bai, diskoan konponketa batzuk egin genituen. Alde batek hemen eta besteak han, bestela perfektua izango zen abesti bat hondatzen zuen, eta, beraz, zerbait konpontzen genuen. Batzuetan kantuan huts egiten genuen edo bat-batean desafinatu. Askoz errazagoa izango litzateke perfektuak bagina "- Neil Peart, 1981.

Rock Progresiboa aldatu

Rock progresiboa (ingelesez progressive rock, prog-rock) XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaieran sortutako rock genero bat da. Adjektibo progresiboak generoak hasieran izan zuen izaera berritzailea (rock musikaren aurrerabidean aurrerapauso gisa ulertuta) eta musikaren progresioari ematen dion garrantzia aipatzen ditu: bere klixe bereizgarrienetako bat sonoritate bukoliko batetik (akustikoa, Erdi Arokoa, folka, modala, tempo motelekoa) beste batera (elektrikoa, tenkatua) pixkanaka igarotzea da.[4][5]

Konposizio progresiboen ezaugarria mugimenduen erabilera da, musika klasikoko lanetan (classic) bezala, eta pixkanaka, piezan planteatutako gai musikalak eta inprobisazioa garatzen dituzten instrumentu berriak gehitzea, askotan jazzaren kanonetatik gertu dagoena, musika elektrikotik jasotako osagai esperimental batekin batera.

Generoaren ezaugarriak dira kantu luzeak, kontzeptuzko albumak, handinahizko letrak, instrumentisten birtuosismoa eta melotroiaren eta beste sintetizadore batzuen erabilera nabarmena. Ezaugarri hauek guztiak beti ematen ez diren arren, ohikoak dira generoari forma eman zioten taldeetan, Camel, Emerson, Lake & Palmer, Genesis, Jethro Tull, King Crimson, Pink Floyd, Rush eta Yes kasu.[6]

Rock progresiboa rock sinfonikotik bereizi behar da. Bi generoak maiz gainjartzen diren arren, adjektibo sinfonikoak orkestra sonoritatea aipatzen du batez ere, pop abesti batzuetan integratua dagoena (adibidez: "She 's Leaving Home", The Beatlesena, eta "Nights In White Satin", The Moody Bluesena), hari-atalak edo orkestra osoak erabiliz, edo melotroiaren eta beste sintetizadore primitibo batzuen bidez gogora ekarrita (modu merkeagoan).

Kantu-zerrenda aldatu

Jatorrizko (Lp) ko abestien zerrenda honako hau dira:[7]

Lehenengo aurpegia; → Diska  (A)

  • The Spirit of Radio (Permanent Wave albumean dagoena. 1980)
  • Red Barchetta (Moving Pictures albumean dagoena. 1981)
  • YYZ (Moving Pictures albumean dagoena. 1981).

Bigarren aurpegia;→ Diska (B)

  • A Passage To Bangkok (2112 albumean dagoena.1981)
  • Closer To The Heart (A farewell to kings albumean dagoena. 1981)
  • Beneath, Between and Behind (fly by night albumean dagoena. 1975)
  • Jacob's Ladder (Permanent Wave albumean dagoena. 1981)

Hirugarren aurpegia;→ Diska (A)

  • Broon's Bane (1981)
  • The Trees (Hemispheres albumean dagoena. 1978)
  • Xanadu (A farewell to kings albumean dagoena. 1977)

Laugarren aurpegian; → Diska(B)

  • Freewill (Permanent Wave albumean dagoena.  1981)
  • Tom Sawyer (Moving Pictures albumean dagoena. 1981)
  • La Villa Strangiato (Hemispheres albumean dagoena. 1978)

Montreal Forumeko kontzertua aldatu

1981eko martxoaren 27an Montreal Forumean egin zen aurkezpenean taldeak benetan abestu zuen abestien zerrenda honako hau da:

  • "Limelight"
  • "Tom Sawyer"
  • "The Trees"
  • "Xanadu"
  • "The Spirit of Radio"
  • "Red Barchetta"
  • "Freewill"
  • "Closer to the Heart"
  • "YYZ"
  • "Vital Signs"
  • Medley:
    • "By-Tor and the Snow Dog"
    • "In the End"
    • "In the Mood"
    • "2112: Grand Finale"

Taldeko Kideak aldatu

Geddy Lee: ahotsa, Baxua, Sintetizadoreak, Sintetizadory Gitarra erritmikoa

Alex Lifeson: gitarra elektriko eta akustikoak, Pedales Taurusen sintetizadorea

Neil Peart: bateria eta perkusioa

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Exit… Stage Left | Rush.com. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. (Ingelesez) Band | Rush.com. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Rush - Exit...Stage Left» El Portal del METAL (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Wiki de rock progresivo» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Rush - Ciudad natal, repertorio, biografía» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Rush ⋆ Almanaque del Rock» Almanaque del Rock 2017-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).
  7. (Gaztelaniaz) Rush – Exit...Stage Left (CD). (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu