Excelsior (egunkaria)

Artikulu hau Bilboko egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Excelsior».

Excelsior Bilboko kirol egunkaria izan zen, 1924ko martxoaren 31tik 1931ko urrira iraun zuena. Estatu mailan, lehendabiziko kirol egunkaria izan zen.[1]

Excelsior
MotaKirol egunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaBilbo
Koloreazuri-beltzean
Gai nagusiakirol
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria
Historia
ZuzendariaJacinto Mikelarena

Jacinto Mikelarena sortzaile eta zuzendaria izan zuen eta, kolaboratzaileen artean, Juan Irigoien, Castor Uriarte eta Ramiro Bourgeaud izan ziren. 20.000 ale ere saldu zituen eta, 1931n eusko abertzaletasunaren barneko hika-miken ondorioz desagertu zenean, José Ramón Basterrak zuzendutako Excelsius egunkariak ordezkatua izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu