Everesteko kanpamentu nagusia

Everesteko kanpamentu nagusia, Everest mendiaren alde banatan kokaturik dauden bi kanpamentu nagusi dira. Hego kanpamentu nagusia (South Base Camp) Nepalen 5.364 metroko (17,598 oin) (28°0′26″N 86°51′34″E / 28.00722°N 86.85944°E / 28.00722; 86.85944) garaieran dago, eta Ipar kanpamentu nagusia Tibeten 5.150 metroko (16,900 oin) (28°8′28″N 86°51′6″E / 28.14111°N 86.85167°E / 28.14111; 86.85167 (North Base Camp)) garaieran. Everest mendiaren magalean dauden oinarrizko kanpalekuak dira, alpinistek gailurrerako igoeran eta jaitsieraren ondorengo atsedenaldian erabiliak. Hegoaldeko kanpamentua hego-ekialdeko igoera burutzeko erabili ohi da, eta iparraldeko kanpamentua berriz, ipar-ekialdeko igoera burutzeko.

Hego kanpamentu nagusiaren ikuspegia. Ezkerrean, Khumbu izotz-horma dago. Erdian, 2003an istripua izandako helikopteroa.

Hegoaldeko kanpamentu nagusia xerpa eta zamaketariek hornitzen dute, karga abereez lagundurik (nagusiki yakak). Iparraldeko kanpamentu nagusiak ibilgailuentzako sarbidea du (udako hilabeteetan, behintzat), Alpinista edo eskalatzaileak kanpamentu hauetan girotu daitezen. Izan ere, garaiera gaitza ekiditeko asmoz, zenbait egun igarotzen dituzte hor. Oro har, kanpamendu eremu hauek jana, maindire eta argiak dituzten kanpadenda ilara luzez osatuak daude.

Kanpo estekak aldatu