Evanescence estatubatuar musika talde bat da, metal gotikoan sailkatu daitekeena. Arkansasko Little Rocken 1998an Amy Lee abeslariak eta Ben Moddy gitarjoleak sortu zuten.

Evanescence
Datuak
JatorriaArkansas
Musika motaalternative metal (en) Itzuli, gothic metal (en) Itzuli, heavy metal eta hard rock
Urteak1995
Produkzioa
Diskoetxea(k)Wind-up
Amy Lee (1995 - baliorik ez)
Tim McCord (en) Itzuli (2006 - baliorik ez)
Will Hunt (en) Itzuli (2007 - baliorik ez)
Troy McLawhorn (en) Itzuli (2007 - baliorik ez)
Emma Anzai (en) Itzuli (2022 - baliorik ez)
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
evanescence.com
IMDB: nm1419276 Facebook: Evanescence Twitter: evanescence Instagram: evanescenceofficial VK: evanescence MySpace: evanescence Youtube: UCJeH7gl6PbDVV4DTldIOPOA TikTok: evanescence Souncloud: evanescence Spotify: 5nGIFgo0shDenQYSE0Sn7c iTunes: 42102393 Last fm: Evanescence Musicbrainz: f4a31f0a-51dd-4fa7-986d-3095c40c5ed9 Songkick: 212333 Discogs: 163505 Allmusic: mn0000787428 Deezer: 98 Edit the value on Wikidata

Lehenengo bi EP grabatu zituzten, Evanescence EP eta Sound Asleep. Taldeak bere lehen diska 2003.urtean kaleratu zuen, Fallen izenekoa, Wind-up records diskografikarekin. Fallen albumak 15 miloi kopia baino gehiago saldu ditu eta taldeak bi Grammy irabazi zituen. Urte bat beranduago taldeak bere lehen DVD-a kaleratu zuen, Anywhere but home. DVD honek miloi bat kopia baino gehiago saldu zituen mundu osoan. 2006an bigarren estudioko albuma egin zuten, The Open Door. Gaur egun arte 5 milloi kopia saldu ditu.

Talde honek aldaketa asko izan ditu sortu zenetik. Lehenengoa, Moody gitarra-jolea joan zenean izan zen 2003an. Geroago John LeCompt, gitarra-jolea ere, eta Rocky Gray, bateria, 2007.urtean joan ziren. Amy Lee, abeslaria, taldea hasi zen lehenengo egunetik gelditzen den bakarra da.

Diskografia aldatu

1997.urtean grabatzen hasi ziren Understanding abestia. Lehenengo EP-ko abesti bat izan zen. Bakarrik 100 kopia existitzen dira.

Urte bat beranduago bigarren EP-a kaleratu zuten, Sound Assleep izenekoa. Hemen Uderstanding abestia ere sartu zuten baino bertsio berriago bat. EP honen 50 kopia bakarrik existitzen dira, 24 ordutan saldu zituzten guztiak.

2002an taldeak bere diskografikarekin kontratua egin zuen eta bere lehen diskoa atera zuten, Fallen. 2002ko azaroan David Hodges teklistak taldea utzi zuen.

Pentsatu zuten Fallenen singlela bere lehen kanta izatea, Going Under, baino bigarren abestia Daredevil pelikulan sartzean hori hartu zuten single bezala, Bring Me To Life. Abesti honen bideoklipa Errumanian grabatu zuten.

The Open Door 2006.urteko urriaren 3an kaleratu zuten Estatu Batuetan. Albumak 500.000 kopia saldu zituen lehenengo astean. Album honen singlelak Call Me When You're Sober, Lithium eta Sweet Sacrifice izan ziren.

EPak aldatu

Album ez ofizialak aldatu

Albumak aldatu

DVD aldatu

Beste abesti batzuk aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.