Eva Bonnier

margolari suediarra

Eva Fredrika Bonnier (Stockholm, 1857ko azaroaren 17a - Kopenhage, 1909ko urtarrilaren 13a) suediar margolari eta filantropoa izan zen.

Eva Bonnier

Bizitza
JaiotzaStockholm1857ko azaroaren 17a
Herrialdea Suedia
HeriotzaKopenhage1909ko urtarrilaren 13a (51 urte)
Hobiratze lekuaMosaic Cemetery, Northern Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAlbert Bonnier
AmaBetty Bonnier
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Institute of Art (en) Itzuli
école d'art d'August Malmström (en) Itzuli
Fruntimmersavdelningen vid Kungliga Akademien (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Stockholm
Lan nabarmenak
KidetzaGrez colony (en) Itzuli
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua

Biografia aldatu

Stockholmen jaio zen bere aita Albert Bonnierrek 1837an sortutako argitaratzaile-familia nabarmen batean. Eva Bonnierrek August Malmströmekin margolaritza ikasi zuen eta Stockholmeko Suediako Errege Akademiako emakumeen saileko ikaslea izan zen 1878an. Bere beste ikasle eta lagun batekin, Hanna Hirsch-ekin batera, Parisera bidaiatu zuen 1883an, eta bertan egon zen 1889ra arte. Bere margolanak Musika (1889) ohorezko aipamena jaso zuen Parisko erakusketan. 1889an Suediara itzuli ondoren, margolari gisa jardun zuen 1900. urte ingurura arte. Bere lan gehienak erretratuak izan ziren, hala nola Lisen Bonnierrena, bere koinatarena; Hjalmar Lundbohm industriagizon eriondoa, Moritz Rubenson politikaria, Carl Jonas Meijerberg hezitzailea edo Oscar Levertin poeta. Bere lanetako batzuk Suediako Museo Nazionalean daude.

1900. urtetik aurrera Bonnierrek margolaritza utzi eta filantropiari eskaini zion bere burua, oinordetzan jasotako aberastasunari esker. Stockholm apaintzeko fundazio bat sortu zuen, eta lehen urteetan margoak eta eskulturak finantzatu zituen erakunde eta toki publikoetarako, hala nola Suediako Liburutegi Nazionala edo Stockholmeko Unibertsitatea, hiriko hainbat eskolaz gain. Fundazioa aktibo dago oraindik.

Eva Bonnierrek maiz depresioak jasan zituen eta azkenean bere buruaz beste egiten amaituko zuen 1909an.

Lan nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  • Gynning, Margareta: Det ambivalenta perspektivet: Eva Bonnier och Hanna Hirsch-Pauli i 1880-talets konstliv, Stockholm, Bonnier, (diss. Uppsalako Unibertsitatea), 1999.
  • Hedberg, Tor: "Bonnier, Eva Fredrika", Svenskt biografiskt lexikon, 5, or. 436@–438.

Kanpo estekak aldatu