Euskolegas Pausokak ETB 2rentzat ekoiztutako telesaila zen, 2009ko maiatzaren 11n lehendabiziko atala eman zuena. ETB 2an 2006 eta 2008 artean "Vaya Semanita" sailaren spin off da, hau da, bertan egindako sketch batzuetatik ateratako argumentua eta pertsonaiak ditu. Bere sintonia El Mentón de Fogartyk egin zuen.

Euskolegas
Jatorria
IzenburuaEuskolegas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua2
Atalak24
Ezaugarriak
Genero artistikoaSitcoma
Hizkuntzagaztelania
Iraupena40 minutu
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 2
Hasiera-data2009ko maiatzaren 11
Amaiera-data2009ko abenduaren 14a

IMDB: tt1534359 Filmaffinity: 673654 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bilbon hiru lagunek etxebizitza partekatzen dute: Patxi (Andoni Agirregomezkorta), bilbotar athleticzalea, Alex (Javier Antón), donostiar kontserbadorea eta Pruden (Iker Galartza), gasteiztar limurtzaile eta patatazalea.

Alexek Leire (Laura de la Calle) caparrosotar aktorea ezkontzekotan zegoen baina ezin eta ezti-bidaian mozkortuta Sara (Nayra Navarro) donibandar neskatoa ezkondu zuen.

Patxik izeba txikiren partez etxebizitza berria oinordetzan hartu eta hiru lagunekin batera Santi osaba (Ramón Barea) joaten da bizitzera. Korridorearen beste aldean izeko Bego (Arantxa Aranguren) eta Esti lehengusina (Verónica Moral) bizi dira, eta beraiekin batera Sara.

Pertsonaiak aldatu

Protagonistak aldatu

Pertsonai nagusiak aldatu

  • Sara Etxart (Nayra Navarro): Alexen neska-laguna. Iparraldekoa da. Lan egiten du arropa denda batean Jonerekin.
  • Santi Goikoetxea (Ramón Barea): Patxiren osaba, Estiren aita eta Begoren senar ohia.
  • Esti Goikoetxea (Verónica Moral): Santi eta Begoren alaba eta Patxiren lehengusina. Lan egiten du Alexekin bankuan.
  • Bego Urrutia (Arantxa Aranguren): Estiren ama, Santiren emazte ohia, Patxiren izeba eta Juan Mariren neska-laguna.
  • Leire Roncal (Laura de la Calle): Alexen neska-lagun ohia. Caparrosokoa da.
  • Juan Mari Badiola (Ramón Ibarra): Alex eta Estiren nagusia bankuan eta Begoren mutil-laguna.

Bigarren mailakoak aldatu

2009ko denboraldia aldatu

Kapitulua Titulua Emanaldiaren data Batez besteko entzuleak (share)[1]
1 La boda de Alex y Leire 2009ko maiatzaren 11a[2] 176.000 ikusle (sharearen %18,0a)
2 La verdadera boda 2009ko maiatzaren 18a 144.000 ikusle (sharearen %14,4a)
3 Sin divorcio 2009ko maiatzaren 25a 182.000 ikusle (sharearen %17,9a)
4 Patxi decide conquistar a Sara 2009ko ekainaren 1a 175.000 ikusle (sharearen %18,1a)
5 Euskalsex 2009ko ekainaren 8a 144.000 ikusle (sharearen %15,5a)
6 Euskonfunsión 2009ko ekainaren 15a 160.000 ikusle (sharearen %18,0a)
7 Euskoligues 2009ko ekainaren 22a 136.000 ikusle (sharearen %14,7a)
8 Euskónyuges 2009ko ekainaren 29a 133.000 ikusle (sharearen %13,7a)
9 Euskorrerías 2009ko uztailaren 6a 131.000 ikusle (sharearen %15,0a)
10 Euskotren 2009ko uztailaren 13a 140.000 ikusle (sharearen %15,4a)
11 Euskontrabando 2009ko uztailaren 20a 145.000 ikusle (sharearen %17,3a)
12 Euskonklusión 2009ko uztailaren 27a 122.000 ikusle (sharearen %14,9a)

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.