Artikulu hau zubiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskalduna».


Euskalduna zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga eta hegoaldetik Abando auzoak elkarlotuz. 1997ko apirilaren 18an zabaldu zen.

Euskalduna zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaDeustu
Koordenatuak43°16′N 2°57′W / 43.27°N 2.95°W / 43.27; -2.95
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1994 - 1997
Inaugurazioa 1997ko apirilaren 18a
JabeaBilboko Udala
Erabilerazubia
errepidea
espaloia
bidegorria
Arkitektura
DiseinatzaileaJavier Manterola
Materiala(k)hormigoia eta altzairua
Kolorea██ oztina
Dimentsioak27 (zabalera) × 250 (luzera) m
Gurutzatzen duBilboko itsasadarra
Zubibegiak1
Euskalduna zubiaren sekretu arkitektonikoak

Izena aldatu

Izena antzinako Euskalduna ontziolen omenez darama, ontziola hauek Abando ertzeko itsasadarraren zatian kokatuta zeudelarik.

Historia aldatu

Zubia 1997ko apirilaren 18an zabaldu zen, eta Enekuri eta AP-8 autobideko trafikoak elkartzen ditu. Deustuko Doneperiaga aldean biribilgune handi bat eraiki zen trafikoa errazteko.

Eraikia dagoen lurren ezegonkortasuna dela eta, 2000. urtean hondoratze txiki bat gertatu zen, eta zubiari konponketak egin behar izan zitzaizkion. Zorrotzaurreko proiektuaren arabera, zubia Zorrotzaurren egingo den irla berrira bideratuko da, eta horretarako metro batzuk gehituko zaizkio zubiari itsasadarraren gainean.

Ezaugarriak aldatu

Zubia, Javier Manterola ingeniariak diseinatua, 250 metro luze eta 27 metro zabal da, eta Abando aldean Jesusen Bihotza plaza eta Deustu aldean Botikazar Erribera kaleak lotzen ditu. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), eta espaloia eta bidegorria ekialdeko ertzan. Bidegorria Abandoibarretik Elorrietaraino iristen da.

Abando aldean, zubiaren ondoan, Bilboko tranbiaren Euskalduna geltokia eta Euskalduna jauregia kokatzen dira. Gainera, behealdean Bilboko itsasadarra Itsas Museoa dago, zubipean erabili gabeko gune batean.

Zubia eraiki eta gero, Bilboko Udalak hockeyean jolasteko gune bat prestatu zuen zubiaren Deustuko gunean.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak aldatu