Euskal Idazleen Elkartea

euskal kultura sustatzeko asmoarekin sortutako elkartea
Euskal Idazleen Elkartea
EIE
Datuak
Sortze-data1982
MotaKultur elkartea
LehendakariaGarbiñe Ubeda
HiriaDonostia
Probintzia/EstatuaGipuzkoa
HerrialdeaEuskal Herria
Webgunea Hemen

Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskal idazleak —hau da, euskaraz idazten dutenak— biltzeko asmoz. Egoitza Donostian du.

Euskal Idazleen Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 380tik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.

2016an 380 bazkide zituen, herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan)[erreferentzia behar].

Jendaurreko lanak aldatu

Elkarteko kideen eta euskal literaturaren berri ematen duen <www.idazleak.org> webgunea mantentzeaz gainera, hauek dira Euskal Idazleen Elkarteak egiten dituen jendaurreko lan nagusiak:

  • Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
  • Kalegats argitaratzen dute, Hegats aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz. 2010ean argitaratu zen azkena. 2015tik aurrera Hegats aldizkari berrituak hartu du bere gain ardura hau.
  • Galeusca antolatzen laguntzen dute, Kataluniako eta Galiziako idazleekin batera.
  • Idazleak ikastetxeetan, Idazleak Nafarroan eta Idazleakaz programak koordinatzen dituzte.
  • Liburuen Xarma liburuxka bilduma. Lehen zenbakiak "Zer egin dezake ikasle batek liburu batekin" dauka izena. Gainerako bostak poesia, antzerkia, ipuina, saiakera eta eleberria lantzeko gidak dira.
  • Irakurrieran irratsaioa.
  • Hitzen Uberan web orrialdea. Etengabeko mugimenduan dagoen kultur-errealitatearen berri ematen duen txokoa.

Presidenteak aldatu

  1. Anjel Lertxundi: 1982-1985.
  2. Josemari Velez de Mendizabal: 1985-1989.
  3. Patri Urkizu: 1989-1993.
  4. Joxerra Garzia: 1993-1997.
  5. Andolin Eguzkitza: 1997-2001.
  6. Tere Irastortza: 2001-2006.
  7. Fito Rodriguez: 2006-2010.
  8. Ander Iturriotz: 2010-2014.
  9. Jasone Osoro: 2014-2018.
  10. Garbiñe Ubeda: 2018-2022[1][2].
  11. Asel Luzarraga: 2022-.

Erreferentziak aldatu

  1. «Garbiñe Ubeda izango da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» ARGIA.eus 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  2. Sarasola, Ainhoa. (2018-03-17). «Garbiñe Ubeda, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria» Berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).

Kanpo estekak aldatu

43°19′36.1″N 1°58′11.9″W / 43.326694°N 1.969972°W / 43.326694; -1.969972