Eusebio Zesareakoa (antzinako grezieraz: Εὐσέβιος τῆς Καισαρείας, Eusébios tés Kaisareías; 260/265 - 339/340) idazle kristau grekoa izan zen. Origenesek Zesarean utzi zuen liburutegian lan egin zuen, eta bertan apaiz eta apezpiku izan zen (313). Arriorenganako jarrera nahiko adiskidetsua izan zuen. Nizeako Kontzilioan (325) izan zen, enperadorearen aholkulari lanetan. Apologia idaztiak eta Itun Berriaren lehen sinopsia idatzi zituen, eta batez ere erlijioaren historiaren aita da bere Elizaren Historia liburuari esker.

Eusebio Zesareakoa

apezpiku

313 -
Bizitza
JaiotzaZesarea Maritima, 265
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaZesarea Maritima, 340 (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Dorotheus of Tyre (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakteologoa, apaiza, idazlea eta historialaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.